Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2022ko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3220

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 28koa, Osasuneko sailburuordearena, Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideen osaera aldatu eta eguneratzen duena.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren bidez, Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzeko baimena ematen da.

Osasuneko sailburuordearen 2022ko otsailaren 1eko ebazpenaren bidez, Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideak izendatu ziren, azkenengoz.

Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideak aldatu eta eguneratzeko eskabidea jasota, eta abenduaren 14ko 244/2021 Dekretuak (Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa sortu eta arautzekoak) eta Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduak (Euskal Autonomia Erkidegoan Ikerkuntza Klinikoko Batzorde Etikoak akreditatzekoak) ezarritakoaren arabera, eta martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuak (Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak) 8.2.d) artikuluan esleitutako eginkizunak betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kide gisa aldatu eta berrestea honako pertsona hauek:

Burua:

Carlos Romeo Casabona jauna, Zuzenbidean lizentziatua eta Medikuntzan lizentziatua.

Buruordea:

Iciar Alfonso Farnós andrea, farmakologo klinikoa.

Idazkaria:

Arantzazu Hernández Gil andrea, Farmazian lizentziatua.

Ordezko idazkaria:

Maria Rodriguez Velasco andrea, Farmazian lizentziatua.

Kideak:

Carmelo Aguirre Gómez jauna, medikua, Esp. Farmakologia klinikoa.

Pablo Aldazabal Amas jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua. Oinarrizko ikerketa.

María Teresa Audicana Berasategui andrea, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua. Medikua. Esp. Alergologia.

Ignacio Díez González jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua. Medikua. Esp. Kardiologia.

Saioa Domingo Echaburu andrea, Farmazian lizentziatua. Esp. Ospitaleetako farmazia.

Jose María González De Castro jauna, Zuzenbidean lizentziatua.

Agustín Castiella Eguzkiza jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua. Esp. Digestio-aparatua.

Miguel Ángel Goenaga Sánchez jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua. Esp. Barne Medikuntza.

María Isabel Tejada Mínguez andrea, genetista eta giza biologian doktorea.

Marianela Hernández López andrea, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua. Esp. Medikuntza intentsiboa.

María José López Varona andrea, Farmazian lizentziatua.

Amaia Martínez Galarza andrea, Erizaintzan diplomatua.

José Ignacio Pijoán Zubizarreta jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua. Esp. Barne Medikuntza.

Jesús Rosa Nieto jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua. Esp. Onkologia erradioterapikoa.

Iratxe Urreta Barallobre andrea, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua. Esp. Familia eta komunitateko medikuntza.

Monike de Miguel Cascón andrea, Farmazian lizentziatua. Esp. Ospitaleetako farmazia.

Jesús Sánchez Echaniz jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, Esp. Pediatria.

Eva Ferreira González de Viñaspre andrea, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua. Esp. Neurologia.

Ana Blanca Yoller andrea, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua. Esp. Psikiatria.

Miguel Ángel Morán Rodríguez jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, Esp. Barne Medikuntza.

Ignacio Garitano Gutiérrez jauna, Medikuntzan lizentziatua. Esp. Ginekologia eta Obstetrizia eta Epidemiologia.

Jesús Ángel Molinuevo Tobalina jauna, pazienteen interesen ordezkaria.

Bigarrena.– Emandako akreditazioa berrestea, organo eskuduna den aldetik, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 9ko ebazpenak (Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzeko baimena ematen duenak) ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.– Osaeran aldaketa gehiago badago, Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoak berriz eskatu beharko du aldatzeko, hilabete lehenago.

Laugarrena.– Era berean, Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren baldintza eta egoeretan dauden aldakuntzak berariaz jakinarazi beharko zaizkio Osasuneko sailburuordeari, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, aldakuntzak gertatu eta hilabeteko epean.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio osasuneko sailburuari, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 28a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala