Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2022ko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERNANIKO UDALA
3212

IRAGARKIA, funtzionarioen plantillan hutsik dauden Hirigintza unitateko buru eta Arkitekto lanpostuak hornitzeko lehiaketa bereziaren deialdiari eta oinarriei buruzkoa.

2022ko ekainaren 24an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (120. zk.) honako lanpostu hauek betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak argitaratu dira osorik:

Hirigintza Unitateko buru eta Arkitekto lanpostuak, Administrazio Berezikoak eskalakoak, azpieskala Teknikoa, Goi mailako klasekoak, lehiaketa bidez hornitzeko.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodun izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

Deialdi honi buruz aurrerantzean, oinarriei jarraituz, egin beharreko bestelako iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Hernani, 2022ko ekainaren 28a.

Alkatea,

XABIER LERTXUNDI ASTEASUINZARRA.


Azterketa dokumentala