Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2022ko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3204

218/2022 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Gabilondo Azpiri andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Andoaingo eta Tolosako osasun mentaleko zentroetako unitateburu, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 5eko 12/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Andoaingo eta Tolosako osasun mentaleko zentroetako unitateburu lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez. (2022ko martxoaren 7ko EHAA 47. zk. eta 2022ko martxoaren 14ko BOE 62. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Gabilondo Azpiri andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Andoaingo eta Tolosako osasun mentaleko zentroetako unitateburu.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Gabilondo Azpiri andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Andoaingo eta Tolosako osasun mentaleko zentroetako unitateburu aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du eta luzatzeko aukera egongo da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat. Izendapenak 2022ko ekainaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko ekainaren 6a.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ALVARO IRUIN SANZ.


Azterketa dokumentala