Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2022ko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3203

217/2020 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María José Sakara Magallón andrea kendu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Andoaingo eta Tolosako Osasun Mentaleko zentroetako unitateburu kargutik, berak hala eskatuta.

153/2017 Ebazpenaren bidez, María José Sakara Magallón andrea izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Andoaingo eta Tolosako osasun mentaleko zentroetako unitateburu (2017ko azaroaren 6ko EHAA 211. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María José Sakara Magallón andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Andoaingo eta Tolosako osasun mentaleko zentroetako unitateburu kargutik kentzea berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko ekainaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko ekainaren 6a.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ALVARO IRUIN SANZ.


Azterketa dokumentala