Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2022ko uztailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SESTAOKO UDALA
3137

IRAGARKIA, enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa. 2022-05-17ko Dekretua.

Erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera, Sestaoko Udalaren Egonkortzeko Lan Eskaintza Publikoari dagokion deialdi hau argitaratzen da:

Lehenengoa.– Udal karrerako funtzionarioen izendapenak behin betiko atxikitzeko prozedura arautuko duten oinarriak eta deialdia egiteko eta onartzeko administrazio-prozeduraren hasiera onartzea. Gaur egun behin-behineko atxikipen bidez eginda daude izendapen horiek. Lanpostu horiek honako hauek dira:

– Zerbitzu Orokorren burua.

– Telefonista.

– Itzultzailea.

– Estatistika Bulego burua.

Bigarrena.– 2022ko EPEren lehenengo fasea onartzea, honako kategoria hauetan:

BARNE-SUSTAPENEKO TXANDA
(Ikus .PDF)
SARBIDE LIBREKO SISTEMA, EGONKORTZEKO LEHIAKETA-OPOSIZIOA (20/2021 LEGEA, 2. ARTIKULUA)
(Ikus .PDF)
SARBIDE LIBREKO SISTEMA, EGONKORTZEKO LEHIAKETA (20/2021 LEGEA, 6. ETA 8. XEDAPEN GEHIGARRIAK)
(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Honako plaza hauek kautelaz onartzea, ondoren adierazten den kategoriapean, harik eta udal egoitzako plazei dagokienez jarritako auzibidea ebatzi arte; udalari dagokionez, udal LPZn bigarren jarduerakotzat jotako bi lanpostu zehatzen okupazioari dagokiona ebaztea; lanpostu jakin bati dagokion barne-sustapena ebaztea. Hori guztia, honako Dekretuaren xedapen-zatian deskribatutakoaren arabera.

SARBIDE LIBREKO SISTEMA, EGONKORTZEKO LEHIAKETA-OPOSIZIOA (20/2021 LEGEA, 2. ARTIKULUA)
(Ikus .PDF)
SARBIDE LIBREKO SISTEMA, EGONKORTZEKO LEHIAKETA (20/2021 LEGEA, 6. ETA 8. XEDAPEN GEHIGARRIAK)
(Ikus .PDF)

Laugarrena.– Ebazpen hau langileen udal-ordezkaritzari helaraztea; bai eta lan-eskaintza honetan adierazitako plazak eta lanpostuak gaur egun betetzen ari diren udal funtzionario guztiei ere.

Bosgarrena.– Aipatutako udal EPE ekainaren 1a baino lehen argitaratzea BAOn, EHAAn eta udalaren intranet eta webgunean.

Sestao, 2022ko maiatzaren 23a.

Alkatea,

AINHOA BASABE MELÉNDEZ.


Azterketa dokumentala