Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2022ko uztailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3090

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak hartu duen erabakia turismo arloko zehapen-prozedura hasteko.

Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Prozeduran interesduna duen pertsonak (eranskinean identifikatzen da) erabakiaren testu osoa eskura dezake, espedientea kontsulta dezake eta espediente barruko agirien kopiak lor ditzake Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan bertaratuta (Donostia kalea 1, 8. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz), edo Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako edozein lurralde-bulegotan agertuta. Hona hemen lurralde-bulegoen helbideak:

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: Concha Jenerala 23, Bilbao.

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Easo 10, Donostia / San Sebastián.

Arabako Lurralde Ordezkaritza: Samaniego 2, Vitoria-Gasteiz.

Edukia ikusteko beste aukera bat ere badu, dena den: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa, «Nire karpeta»: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

Halaber, interesdunak hamabost (15) egun balioduneko epea du alegazioak aurkezteko, probaldia ireki dadin eskatzeko eta egokitzat jotzen dituen frogabideak proposatzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 24a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala