Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2022ko uztailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAGUARDIAKO UDALA
3075

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Laguardiako Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 25ean 0174 / 2022 ebazpen bidez, eta udal honetako ordezkari sindikalekin negoziatu ondoren, honako hau erabaki da:

– Lehiaketa-sistema bidez betetzeko plazak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen etenik gabe aldi baterako betetako plazak direlako:

Lehenengoa.– Laguardiako Udalaren Lan Eskaintza Publiko hau onartzea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021aren karietara, lehiaketa bidez gauzatu beharrekoa (seigarren xedapen gehigarria) eta honako 13 plaza hauei eragingo diena:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Erabaki hau ALHAOn argitaratzea, eta horren laburpena EHAAn.

Hirugarrena.– Erabaki hau interesdun guztiei jakinaraztea, bai eta laguntzen dieten baliabideei ere.

Laugarrena.– Erabaki honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Alkatetzari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluen arabera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluaren arabera.

Aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzea erabakitzen bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri hura berariaz ebatzi arte edo isiltasunez ezetsi arte. Era berean, egoki iritzitako beste edozein errekurtso jarri ahal izango du. Dagozkion ondorioetarako jakinarazten da.

Laguardia, 2022ko maiatzaren 25a.

Alkatea,

RAUL GARCIA EZQUERRO.


Azterketa dokumentala