Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2022ko uztailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3068

1461/2022 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ana Lersundi Artamendi andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Zerbitzu Sanitarioko buru aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen irailaren 2ko 1158/2021 Ebazpenaren bitartez, deialdia publiko bat egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2021eko abenduaren 9ko EHAA 245. zk. eta 2021eko abenduaren 16ko BOE 300. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ana Lersundi Artamendi andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Zerbitzu Sanitarioko buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ana Lersundi Artamendi andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Zerbitzu Sanitarioko buru aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du eta luzatzeko aukera egongo da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat. Izendapenak 2022ko ekainaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Donostialdeko ESIari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko maiatzaren 31.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala