Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2022ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3065

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, energia-efizientzia, energia berriztagarriak, garraioa eta mugikortasun efizientea bultzatzeko inbertsioetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituen 2022ko maiatzaren 12ko Ebazpena aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta huts edo omisio horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen ez bada.

Energia-efizientzia, energia berriztagarriak, garraioa eta mugikortasun efizientea bultzatzeko inbertsioetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen 2022ko maiatzaren 12ko Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren Ebazpenean (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 103. zk., 2022ko maiatzaren 30a) horrelako hutsak eta omisioak hauteman direnez, dagozkion aldaketak egingo dira.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Energia-efizientzia, energia berriztagarriak, garraioa eta mugikortasun efizientea bultzatzeko inbertsioetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituen 2022ko maiatzaren 12ko Ebazpena aldatzea, honako hauei jarraikiz:

1.– Laguntza-programa hori arautzen duten Oinarrien 32. orrian (32/40), Jarduketa subentzionagarri, kostu hautagarri eta laguntzen zenbatekoari buruzko I. eranskinaren 6. laguntza-azpiprograman: Ostalaritza-sektorean energia-efizientzia altuko ekipamenduak berritzea: hotelak, jatetxeak eta kafetegiak –Horeca–, Jarduketa subentzionagarrien atalean,

hau dioen tokian:

«A, B edo C energia-klaseko etiketak»

honako hau adierazi behar du:

«A, B edo C energia-klaseko etiketak (etiketa berria) eta A+++, A ++ o A+ (etiketa zaharra)»

2.– Laguntza-programa hori arautzen duten Oinarrien 40. orrian (40/40), Egindako jarduketaren justifikazio-dokumentazioa, laguntza-azpiprograma bakoitzerako berezia IIE.B.2 eranskinaren 6. laguntza-azpiprograman: Ostalaritza-sektorean energia-efizientzia altuko ekipamenduak berritzea: hotelak, jatetxeak eta kafetegiak –Horeca–, dagokion atalean,

hau dioen tokian:

«Energia-etiketa berriaren kopia (EPREL)»

honako hau adierazi behar du:

«Energia-etiketaren kopia (EPREL)»

3.– Laguntza-programa hori arautzen duten Oinarrien 28. orrian (28/40), Jarduketa subentzionagarri, kostu hautagarri eta laguntzen zenbatekoari buruzko I. eranskinaren Garraio eta mugikortasun efizienterako jarduketei buruzko 5. laguntza-azpiprogramaren 5.3.2 ildoan: Kargako trizikloak, pedalei eragiteko laguntza dutenak eta halakorik ez dutenak (hots, elektrikoak zein ez-elektrikoak), Jarduketa subentzionagarrien atalean,

hau dioen tokian:

«5.3.2 ildoa: Kargako trizikloak, pedalei eragiteko laguntza dutenak eta halakorik ez dutenak (hots, elektrikoak zein ez-elektrikoak).»

honako hau adierazi behar du:

«5.3.2 ildoa: Pedalei eragiteko laguntza duten eta halakorik ez duten trizikloak (hots, elektrikoak zein ez-elektrikoak).»

hau dioen tokian:

«Gutxienez, 50 kg salgai garraiatzeko gai izan beharko dute»

honako hau adierazi behar du:

«Gutxienez, 50 kg salgai, edo bi pertsona gehi gidaria, garraiatzeko gai izan beharko dute»

eta honako hau dionean:

«Laguntza-ildo honetatik kanpo geratzen dira triziklo elektrikoen (pedalei eragiteko laguntza dutenen) antzeko ezaugarriak dituzten eta pedalei eragin gabe (azelerazio-bideren bat edo eragiteko beste moduren bat daukatelako) funtziona dezaketen ibilgailuak»

honako hau adierazi behar du:

«Laguntza-ildo honetatik kanpo geratzen dira triziklo elektrikoen (pedalei eragiteko laguntza dutenen) antzeko ezaugarriak dituzten eta pedalei eragin gabe (azelerazio-bideren bat edo eragiteko beste moduren bat daukatelako) funtziona dezaketen ibilgailuak. Enpresak bakarrik izan daitezke laguntza-ildo horren onuradun»

4.– Laguntza-programa hori arautzen duten Oinarrien 37. orrian (37/40), Laguntza-azpiprograma bakoitzerako dokumentazio gehigarria IIE.A2 eranskinaren Garraio eta mugikortasun efizienterako jarduketei buruzko 5. laguntza-azpiprogramaren 5.2 ildoan,

hau dioen tokian:

«Fabrikatzailearen zehaztapen teknikoen kopia, non trizikloak garraia dezakeen gehieneko karga-pisua (kg) jasotzen den»

honako hau adierazi behar du:

«Fabrikatzailearen zehaztapen teknikoen kopia, non trizikloak garraia dezakeen gehieneko karga-pisua (kg) edo pertsona kopurua jasotzen den»

5.– Laguntza-programa hori arautzen duten Oinarrien 37. orrian (37/40), Laguntza-azpiprograma bakoitzerako dokumentazio gehigarria IIE.A2 eranskinaren Garraio eta mugikortasun efizienterako jarduketei buruzko 5. laguntza-azpiprograman, dagokion atalean,

hau dioen tokian:

«5.1 ildoa»

honako hau adierazi behar du:

«5.3.1 ildoa»

hau dioen tokian:

«5.2 ildoa»

honako hau adierazi behar du:

«5.3.2 ildoa»

eta honako hau dionean:

«5.3 ildoa»

honako hau adierazi behar du:

«5.3.3 ildoa»

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluari jarraikiz, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Laugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2022ko ekainaren 23a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala