Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2022ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
2973

IRAGARKIA, 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, 2022ko ekainaren 14ko bileran, indarrean dagoen Langileen Estatutuan ezarritakoaren arabera, erabaki du enplegu publikoaren eskaintza onartzea eta agindu du Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila

TXANDA IREKIA
SARBIDE OROKORRA:

Legelarien Kidegoa:

Legelaria.

(Zuzenbideko gradua edo baliokidea).

(3. hizkuntza-eskakizuna, nahitaezkoa). Plazak: 2

Goi-Mailako Teknikarien Kidegoa:

Aurrekontu- eta kontratazio-teknikaria.

(Goi-mailako unibertsitate-titulua).

(3. hizkuntza-eskakizuna, nahitaezkoa). Plazak: 1

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 20a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala