Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2022ko ekainaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ASU MARI Nº 9, S. COOP. LIKIDAZIOALDIAN
2897

IRAGARKIA, likidazioaldian dagoen «Asu Mari n.º 9, S. Coop.» sozietatearen desegiteari eta likidazioari buruzkoa.

2021eko abenduaren 20an, 19:00etan eta 2. deialdian, likidazioaldian dagoen «Asu Mari n.º 9, S. Coop.» sozietatearen ezohiko batzar orokorra egin zen sozietatearen egoitzan (Bailen 5, 1.a eskuma, Bilbao); kooperatiba osatzen duten bazkide guztiak bertaratu ziren. Batzar horretan, aho batez, honako erabaki hauek hartu ziren:

Aho batez hartu ziren erabakiak:

1.– «Asu Mari n.º 9, S. Coop.» sozietatea desegitea eta likidatzea.

2.– Kooperatibako administratzaileak kargutik kentzea eta kooperatibako likidatzaile bakar gisa izendatzea José Pablo Otaolea Revilla jauna, sozietatearen estatutuetako 46. artikuluan ezarritakoa betez eta Euskadiko kooperatibei buruzko abenduaren 30eko 11/2019 Legearen 94. artikuluarekin bat etorriz.

3.– «Asu Mari n.º 9, S. Coop.» sozietatearen ondare-egoeraren azken balantzea onartzea.

4.– Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, Euskadiko kooperatibei buruzko abenduaren 30eko 11/2019 Legeak 98. artikuluan xedatutakoa betez egin dena. Horren arabera:

5.– «Asu Mari n.º 9, S. Coop.» kooperatibaren ondasuna (4.603,22 euro) ordaintzea, likidazioaren gastuak kenduta (jatorrizko zenbatekoa 8.518,40 euro ziren), Euskadiko kooperatibei buruzko abenduaren 30eko 11/2019 Legeak 98. artikuluan ezarritakoa betez.

6.– Ezohiko batzar orokor horretan hartu diren erabaki guztiak publiko egiteko behar diren izapide guztiak egitea, horrela egin behar delako gero Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko.

Jasota geratzen da aipaturiko erabakien dokumentazioa interesdunaren esku dagoela kooperatibaren sozietatearen egoitzan.

Bilbao, 2022ko ekainaren 2a.

Kargua uzten duen idazkaria,

GORKA MILLÁN DUQUE.

Likidatzaile bakarra,

JOSÉ PABLO OTAOLEA REVILLA.


Azterketa dokumentala