Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2022ko ekainaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
2887

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 13koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2022ko lankidetza-proiektuetarako laguntza-eskabideen azterketa teknikoa eta balorazioa egingo duen Hautaketa Batzordeko kideak izendatzeko dena.

Otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuak (martxoaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 53. zk.) Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen ditu. Dekretu hori uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuaren bidez aldatu zen (uztailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 143. zk.).

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko apirilaren 12ko Aginduaren bidez, garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2022rako laguntzen deialdia iragarri da (maiatzaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 88. zk.).

Bada, agindu horrek 8. artikuluan ezartzen duenez, «Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatuko du dirulaguntza-lerro hau».

Agindu horren 9. artikuluak, bestalde, honela dio: «Hautaketa-batzordea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoko Zerbitzuak osatuko du. Zerbitzu horrek laguntza-eskaeren azterketa teknikoa eta balorazioa egingo ditu, eta Kontseilu Errektoreari helaraziko dio, dagozkion laguntzak ematea proposa dezan». Artikulu horrek, halaber, hau ezartzen du: «Hautaketa-batzordea osatuko duten kideen zehaztapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da».

Azaldutako guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hautaketa Batzordea izendatzea eta horren osaera argitara ematea.

1.– Hautaketa Batzordeak kide hauek izango ditu:

– Lehendakaria: Alazne Camiña Izkara andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko arduraduna.

– Bokala: Alicia Aleman Arrastio andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.

– Bokala: Iosu Aranzabal Abaitua jauna, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.

– Bokala: Magdalena Eizagirre Marañón andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.

– Bokala: Mónica Fernández Vidal andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.

– Bokala: Javier Galaz de la Torre jauna, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.

– Bokala: Maite Garmendia Eguinoa andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.

– Bokala: Nagore Gorostiza Mendia andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.

– Bokala: Leire Gutierrez Díez andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.

– Bokala: Arkaitz López Sanchez jauna, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.

– Bokala: Karen Rodriguez Guinea andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.

– Bokala: Ana María Tellería Gallastegui andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.

– Bokala: Mikel Varela García jauna, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.

– Bokala: Edurne Bengoechea Sorozabal andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren genero arloko programetako teknikaria.

– Bokala eta idazkaria: Iker Del Río Lahidalga jauna, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.

2.– Hautaketa Batzordeko titularren baten postua hutsik badago, titularra kanpoan edo gaixorik badago edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, titularrak ordeztu ahal izango dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian horri buruzko ebazpena argitaratu ondoren.

3.– Hautaketa Batzordeak, behar izanez gero, teknikari espezialisten laguntza izan dezake. Teknikari horiek batzordean hitz egiteko eskubidea izango dute, baina botoa emateko eskubiderik ez.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 13a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala