Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2022ko ekainaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2884

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 14koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako irakaskuntzak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei 2022-2023 ikasturtean lanbide-heziketa eskaintza partzialeko modalitatean eman ditzaten dirulaguntzak emateko Ebaluazio-batzordea osatuko duten kideak.

Aztertu da 2022ko apirilaren 13ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako irakaskuntzak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei dei egiten diena dirulaguntza eska dezaten 2022-2023 ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean emateko.

Agindu horren 14. artikuluaren arabera, eskaeren balorazioa horretarako sortutako ebaluazio-batzorde atek egingo du, eta artikulu horretan ez denez esaten zehazki nortzuk osatuko duten, kideak izendatu beharra dago.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebaluazio-batzordeko kdieak izendatzea eta argitara ematea:

Presidentea: Pablo Gaztelumendi Martinez (Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria).

Idazkaria: Ana Belen Aramburu Mendia (Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria).

Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko pertsona bat, bere lurraldeari atxikitako ikastetxeen eskaintza partzialerako eskaerak dituena:

Araba: Mikel Imaz Gorrotxategi.

Bizkaia: Beatriz Aranaga Elorriaga.

Gipuzkoa: Maite Lizartza Urrestarazu.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 14a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.


Azterketa dokumentala