Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2022ko ekainaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDALA
2879

IRAGARKIA, Basauriko Udal Kultur Etxearen 2021eko enplegu publikoaren eskaintza aldatzeari buruzkoa.

2022ko maiatzaren 27ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2021erako Basauriko Udalaren Kultur Etxearen Lan Eskaintza Publikoaren aldaketa, Lehendakaritzaren 2021eko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez onartua.

Aipatutako enplegu-eskaintza publikoak sistema librea aurreikusten du 2 plaza hauek betetzeko, abenduaren 30eko 11/2020 Legearen 19. artikuluaren arabera: Liburutegiko Laguntzaile (1) plaza 1 (C1), Harrera eta Mantenimendu Laguntzailea plaza 1 (C2); 9 plaza abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluaren arabera: Irakasle artista (pintura) plaza 1 (C1), Kultur Etxeko Arduradun Eragile plaza 1 (C1), Liburutegiko Laguntzaile plaza 1 (C1), Administrari Laguntzailearen 2 plaza (C2), Harrera eta Mantenimendu Laguntzailearen 4 plaza (C2): eta barne-sustapen sistemaren bidez: Liburutegietako sarearen koordinatzaile plaza 1 (A2).

Hori guztia argitaratzen da Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betzeko.

Basauri, 2022ko maiatzaren 31.

Basauriko Udal Kultur Etxeko Presidentea,

MARIA LARRINAGA ARTETXE.


Azterketa dokumentala