Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2022ko ekainaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BILBOKO UDALA
2878

IRAGARKIA, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien 20/2021 Legean jasotako egonkortze-prozesuaren bitartez, Bilbao Ekintza, EPEL entitatearen 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onartzeari buruzkoa.

Bilbao Ekintzaren 2022. urterako enplegu-eskaintza publikoaren onespena iragartzen da, zeinak 20/2021 Legean jasotako egonkortze-prozesua gauzatzen duen. Hain zuzen ere. barne-sustapeneko prozeduren bitartez eskainiko diren bost lanpostu betetzean datza. Bete ezean, txanda irekian eskainiko dira,

– Inbertsioak Erakartzeko teknikaria izateko lanpostu bat (1).

– Kanpo Sustapen eta Marketineko teknikari izateko lanpostu bat (1).

– Suspertze Bulegoko koordinatzailea izateko lanpostu bat (1).

– Ekonomia-Finantza arduraduna izateko lanpostu bat (1).

– Kontratazioko teknikari juridikoa izateko lanpostu bat (1).

2022ko enplegu-eskaintza publikoaren onespenaren iragarkiaren datu guztiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira (100 zenbakia, 2022ko maiatzaren 26koa).

Bilbao, 2022ko maiatzaren 26a.

Bilbao Ekintza Epeleko zuzendari nagusia,

F. JAVIER GARCINUÑO ZABALA.


Azterketa dokumentala