Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2022ko ekainaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2875

1227/2022 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Ricardo Ituarte Azpiazu jauna Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari kargutik kentzen den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 23ko 387/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko apirilaren 21eko EHAAn argitaratuta), Ricardo Ituarte Azpiazu jauna Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari izendatu zuten.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ricardo Ituarte Azpiazu jauna Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko ekainaren 7ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko ESIari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala