Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2022ko ekainaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2874

1226/2022 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Julia Zaldibar Quintana andrea Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari kargutik kentzen den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1030/2015 Ebazpenaren bidez (2015eko ekainaren 15eko EHAAn argitaratuta), Julia Zaldibar Quintana andrea Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari izendatu zuten.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Julia Zaldibar Quintana andrea Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea, erretiroa hartu duelako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko ekainaren 22ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Uribeko ESIari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala