Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2022ko ekainaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2864

IRAGARKIA, 2022ko ekainaren 6koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira honako hauentzako aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaerak: «Vitoria Solar 1» (49,980 MW) eguzki-instalazio fotovoltaikoa Vitoria-Gasteizen eta Arratzua-Ubarrundian (Araba), «Vitoria Solar 2» (49,980 MW) eguzki-instalazio fotovoltaikoa Vitoria-Gasteizen, Burgelun eta Barrundian (Araba), eta haiei lotutako azpiegiturak.

48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak) eta 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, eta bat etorriz Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira honako hauei buruzko proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena: «Vitoria Solar 1» eta «Vitoria Solar 2» eguzki-instalazio fotovoltaikoak eta haiei lotutako azpiegiturak.

01-GE-Y-2021-00003 espedientea:

– «Vitoria Solar 1» proiektua:

• «Vitoria Solar 1» eguzki-instalazio fotovoltaikoa.

• «Set Promotores Vitoria 220 kV» azpiestazioa («Vitoria Solar 2» instalazioarekin partekatzen duena).

• «220 kV-eko aireko linea, Set Promotores Vitoria eta «Vitoria» azpiestazioaren artean –REE–(«Vitoria Solar 2» instalazioarekin partekatzen duena).

– Xedea: energia elektrikoa sortzea.

– Eskatzailea: Indarberri, SL (Albert Einstein kalea 48, Arabako Parke Teknologikoa, 01510 Vitoria-Gasteiz).

– Eskaeraren helburua: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

– Tartean dauden udal-mugarteak: Vitoria-Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia.

– Garraio-sarera husteko puntua: «Vitoria» 220 kV azpiestazioa, Red Eléctrica de España, S.A.rena. 2021eko otsailaren 17an eman zitzaion sartzeko baimena.

– Instalazioaren azalpena: 99.960 panel fotovoltaiko, 500 Wp-eko potentzia dutenak, eta 14 alderantzikagailu, guztira 49.980 kWp-eko potentziarekin.

– Eguzki-instalazioak hartzen duen azalera: 130,47 ha.

– Aurrekontua: 26.358.081,05 euro.

01-GE-Y-2021-00004 espedientea:

– «Vitoria Solar 2» proiektua:

• «Vitoria Solar 2» eguzki-instalazio fotovoltaikoa.

– Xedea: energia elektrikoa sortzea.

– Eskatzailea: Indarberri, SL (Albert Einstein kalea 48, Arabako Parke Teknologikoa, 01510 Vitoria-Gasteiz).

– Eskaeraren helburua: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

– Tartean dauden udal-mugarteak: Vitoria-Gasteiz, Burgelu eta Barrundia.

– Garraio-sarera husteko puntua: «Vitoria» 220 kV azpiestazioa, Red Eléctrica de España, S.A.rena, «Set Promotores Vitoria 220 kV» azpiestazioaren eta 220 kV-eko aireko linearen bitartez (01-GE-Y-2021-000003 «Vitoria Solar 1» espedientean daudenak). 2021eko otsailaren 17an eman zitzaion sartzeko baimena.

– Instalazioaren azalpena: 99.960 panel fotovoltaiko, 500 Wp-eko potentzia dutenak, eta 14 alderantzikagailu, guztira 49.980 kWp-eko potentziarekin.

– Eguzki-instalazioak hartzen duen azalera: 218,93 ha.

– Aurrekontua: 22.330.355,85 euro.

Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzak eman behar die proiektu horiei aldez aurreko administrazio-baimena. Dena den, jendaurrean erakusteko izapidea bete behar da baimena horretarako, bi proiektuen ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera, horrela ezartzen baita Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan.

Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera, bi proiektuen gaineko dokumentazioa azter dezaten Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuen jendaurreko informazioan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 6a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana