Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2022ko ekainaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2856

AGINDUA, 2022ko ekainaren 8koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez arautu eta deitzen baita 2022 ekitaldirako Ezkerralde Hedatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 10 handiagoa edo hortik gorakoa den langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako dirulaguntza-programa. Indartu 2022 Programa.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak EAEko industriaren sektorearen egoerari buruzko gogoeta egin zuen bere garaian. Gogoeta hori erreferentzia gisa erabili zen 2021-2024 Industrializazio Planean biltzen diren politikak planifikatzeko. Azterlanen arretagunea gure industrian eragina duten ekonomia globaleko joera eta aldaketak identifikatzea izan zen, eta horrez gain, gure enpresa-sarea besteengandik bereizteko faktoreak eta lehiakortasun-desabantailako faktoreak hobeto ulertzea. Gogoeta horiek alderatuz, lehentasunezko bederatzi erronka identifikatu ziren. Erronka horiei Plan horren bidez eta Jaurlaritzaren ekonomia sustatzeko beste ekimen estrategiko batzuen bitartez eman nahi zitzaien erantzuna.

Enplegua sortzeko ekoizpen-inbertsioa sustatzea da, oraindik ere, funtsezko ardatz estrategikoetako bat, Jaurlaritzak arlo horretan garatuko dituen ekintzak bideratzeko.

Hori oinarritzat hartuta, tresna eta programa egokiak egituratzen dira enpresa-inbertsioak bultzatzeko eta sustatzaile berriei laguntza integrala emateko, horiek enplegu-aukera berriak sor ditzaten. Horrela, diskriminazio positiboa ezartzen du, bereziki, honako inbertsio hauek sustatzeko: Ezkerralde Hedatuan kokatutako inbertsioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 10 handiagoa edo hortik gorakoa den langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren inbertsioak.

Gainera, 2020-2024 aldirako (XII. Legegintzaldia) «Euskadi martxan» Gobernu Programak zehatz-mehatz aitortzen ditu COVID-19aren pandemiak Euskadiko ekonomian eta enpleguan izan dituen ondorioak; horrez gain, fenomeno horren aurreko mailetara itzultzeko beharra adierazten du, baina erronka eta premia berrietara egokituta. Gobernu Programak helburu partekatu hauek finkatzen ditu: enpleguari eustea; ezegonkortasunaren eta behin-behinekotasunaren aurka borroka egitea generoaren ikuspuntutik; eta ekonomia suspertzea, hazkundearen bidera itzultzeko eta gure langabezia-tasa berriz ere % 10etik behera kokatzeko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak hainbat sail barne hartzen zituen esparru-programa bat onartuko zuen. Programa horrek susperraldi ekonomikoa eta enplegua zeuzkan funtsezko jarduketa-ardatz, COVID-19aren pandemiak sortutako ondorio ekonomiko eta sozial negatiboei erantzuteko. Hori guztia kalitatezko enpleguaren aldeko apustu garbi eta partekatuan oinarrituz, eta Elkarrizketa Sozialaren Mahaia gizarte- eta lan-arloko politika publikoak negoziatzeko eta hitzartzeko tresna gisa hartuta, lan-harremanetan eta negoziazio kolektiboan eraginez.

Horrenbestez, 2020-2024 aldirako (XII. Legegintzaldia) «Euskadi martxan» Gobernu Programan adierazten den moduan, deialdiak oinarrizko ezaugarri hauek izango ditu, laburbilduz:

I.– Eremu horietan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 10 handiagoa edo hortik gorakoa den langabezia-tasa duten gainerako udalerrietan, lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo dituen ekoizpen-inbertsioa sustatzea, enpresa berrien bidez nahiz lehendik dauden enpresen bidez. Dena den, produktuaren eraldaketa-prozesuko hobekuntzekin, gaitasunak handitzearekin edo jarduera berriak garatzearekin zuzenean lotuta dauden inbertsioek lehentasuna izango dute.

II.– Lurraldea kontuan hartzen duen diskriminazio positiboa, langabezia-egoera larriagoa jasaten duten zenbait eremuren kasuan, krisi ekonomikoak eragin handiagoa izan duelako edo garapena oztopatzen duen egiturazko hondatze-egoera jasan dutelako.

III.– Inbertsioek behar bezala finantzatuta egon behar dute. Horrela, programaren hasieran, baliabide propioen gutxieneko estaldura eskatzen da, enpresa berrientzat nahiz lehendik daudenentzat. Estaldura hori laguntza jaso dezaketen inbertsioen zenbateko osoaren % 25ekoa da, laguntza publikoak kenduta.

IV.– Enpresa bakoitzeko hiru milioi euroko gehieneko dirulaguntza ezartzea, laguntza jaso dezakeen inbertsioaren arabera, eta sortu beharreko enplegu-bolumena kontuan hartu gabe.

Dirulaguntzei buruzko Agindu hori kontuan hartzen da 2021., 2022. eta 2023. urteetarako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Dirulaguntzei buruzko Plan Estrategikoan, 2021eko martxoaren 17ko Agindu bidez onartua, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan ezarritakoa betez.

Deialdi hau Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorreko printzipio arauemaileei buruzko Legearen IV. eta VI. tituluetan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsitako testu bateginean, eta aipatu legearen erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak garatutako Dirulaguntza Orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legean xedatutakoarekin bat egiten da.

Hauek hartuko dira kontuan: 2022-2027 aldirako eskualde-xedeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideak (AO, C 153, 2021-04-29), 651/2014 (EB) Erregelamendua, 2014ko ekainaren 17koa, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluarekin bat laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarri izendatzeari buruzkoa (AO, L 187, 2014-06-26), 14. eta 17. artikuluetan xedatuan oinarrituta, hala nola, Europako Batzordeak onartutako 2022-2027 aldirako Espainiako eskualde-laguntzen mapa (SA.100859, 2022-03-17ko Erabakia), 702/2014 (EB) Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko ekainaren 25ekoa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-inguruneetarako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzekoa (AO, L 193, 2014ko uztailaren 1ekoa, 2022ko abenduaren 31ra arte aplikatzen jarraituko dena) eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizten, eraldatzen eta merkaturatzen diharduten enpresentzako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko 1388/2014 (EB) Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 16koa (AO, L 369, 2014ko abenduaren 24koa, 2022ko abenduaren 31ra arte aplikatzen jarraituko dena).

Hala, laguntza horiek arautzean eta ematean, erregelamendu horretan ezarritakoa errespetatu eta betetzen badute estatu kideek, dirulaguntza horiek merkatu erkidearekin bateragarriak direla ulertzen da, eta, beraz, ez diote Europar Batasunaren baimena lortzeko Europako Batzordeari jakinarazpenik egin behar; hala, nahikoa da jakinarazpena egitea kasu bakoitzerako aurreikusitako epeetan.

Hori horrela, premiazkoa da Ezkerralde Hedatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 10 handiagoa edo hortik gorakoa den langabezia-tasa duten gainerako udalerrietan ekoizpen-inbertsioak egiten dituzten eta eremu horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragiten duten enpresentzako dirulaguntza-programa baten deialdiaren zehaztapenak garatzea, Indartu Programa, inbertsioen betearazpena dinamikoa izateko, eta, horiek bukatuta, onuradunek laguntzak jasotzeko baldintzei gutxieneko denbora-tarte batean eutsiko dietela bermatzeko.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da Ezkerralde Hedatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 10 handiagoa edo hortik gorakoa den langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioak egiten dituzten eta eremu horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragiten duten enpresentzako 2022ko ekitaldirako dirulaguntzak arautzea eta horretarako deialdia egitea, betiere ondorengo artikuluetan jasotzen diren terminoetan.

Arau honetan arautzen diren dirulaguntzak eskualde-xedeko 2022-2027 aldirako estatu-laguntzei buruzko jarraibideen mende egongo dira, eta hauek ere beteko dituzte: Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarri izendatzeko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 14. eta 17. artikulua (AO, L 187, 2014ko ekainaren 26ko), baldin eta 2022-2027 aldirako Espainiako eskualde-laguntzen mapan baimentzen diren gehieneko intentsitateak errespetatzen badira, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-inguruneetarako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzekoaren, 17. artikulua (AO, L 193, 2014ko uztailaren 1ekoa), eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizten, eraldatzen eta merkaturatzen diharduten enpresentzako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduaren 42. artikulua (AO, L 369, 2014ko abenduaren 24koa). Laguntza horizontalei buruzko arauak eta laguntza sektorialei buruzko arauak ere errespetatu beharko dira.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– EAEko 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak baimendutako kredituen arabera, hizpide dugun dirulaguntza-deialdiak aurrekontu-estaldura nahikoa du; 1. artikuluaren xedea betetzeko, 20.000.000,00 euro bideratuko dira.

2.– Emango diren dirulaguntzen guztizko zenbatekoa ez da izango aipatu horretatik gorakoa edo hura eguneratzetik ateratzen denetik gorakoa, betiere kreditu-loturaren erregimenari edo indarrean diren legeetan aurreikusitako aurrekontu-aldakuntzari jarraikiz, eta laguntzak ebatzi baino lehen nolanahi ere. Inguruabar hori gertatuko balitz, horren berri emango luke Industriako sailburuordeak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen bat argitaratuz. Ez da dirulaguntza berririk emango zenbateko hori agortzen denean, eta gertakari hori publiko egin ondoren jasotzen diren eskabideak ez dira onartuko.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Honako enpresa hauek lortu ahal izango dituzte Agindu honetan jasotzen diren dirulaguntzak: enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen badituzte; eta zerbitzu logistikoen enpresek –garraioa salbu–, baldin eta diruz lagundu beharreko inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko Ezkerralde Hedatuan kokatuta badaude. Alderdi horiek Espainiarako 2022-2027 Eskualdeko Laguntzen Mapa onesten duen Estatu Laguntzari buruzko Batzordearen 2022ko martxoaren 17ko SA 100859 (2021/N) zenbakiko Erabakian identifikatuta daude.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 10 handiagoa edo hortik gorakoa den langabezia-tasa duten udalerrietan (5.2 artikuluan adierazten dira), enpresa txiki eta ertainek (ETEek) egindako inbertsioek bakarrik jasoko dituzte dirulaguntzak.

3.– Mikroenpresa, enpresa txikiak eta enpresa ertainak (ETEak) dira 250 pertsona baino gutxiagori lana ematen dieten enpresak, eta, gehienez ere, 50 milioi euroko urteko negozio-bolumena dutenak, edo, gehienez ere, 43 milioi euroko urteko balantze orokorra dutenak.

ETEen kategorian, enpresa txikitzat jotzen dira, 50 langile baino gutxiago izanik, urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 10 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez dutenak.

ETEen kategorian, mikroenpresatzat jotzen dira, 10 langile baino gutxiago izanik, urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 2 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez dutenak.

Beste batzuekin elkartuta edo lotuta dauden enpresen kasuan, enpresa taldeak bete beharko ditu baldintza horiek.

Adierazitakoaren beste interpretazio batzuetarako, hauek hartuko dira kontuan: 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014, eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizten, eraldatzen eta merkaturatzen diharduten enpresentzako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzekoa, edo horiek ordezkatzen edo aldatzen dituzten xedapenak.

4.– Enpresa handiek ere jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak, baina jarduera berriak erakartzeko hasierako inbertsioetarako bakarrik (establezimendu berri bat sortzeko aktibo materialetan eta immaterialetan inbertitzea; lehendik dagoen establezimendu baten ahalmena handitzea; establezimendu baten ekoizpena dibertsifikatzea, aurrez establezimenduan ekoizten ez ziren produktuekin; eta lehendik dagoen establezimendu baten ekoizpen-prozesu osoan funtsezko eraldaketa bat egitea), edo lehendik dauden establezimenduetan produktu berriak edo prozesu berritzaile berriak dibertsifikatzeko, 2022-2027 aldirako onartutako eskualde-laguntzen mapa berrian identifikatutako eremuetan.

5.– Deialdi honetatik kanpo geratuko dira:

– Autonomia-erkidegoko erakunde-administrazioa osatzen duten erakundeak.

– Armen ekoizpen, salmenta eta finantzaketan diharduten erakundeak.

4. artikulua.– Erakunde eskatzaileen betekizunak.

1.– Honako hauek ezingo dituzte deialdi honetako dirulaguntzak eskuratu:

a) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden enpresak, besteak beste:

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea.

– Ordainduta ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

– Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penal bat izatea, edota horretarako legezko debeku bat.

b) Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisialdian egongo da, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan xedatutakoaren arabera (2014ko uztailaren 31ko 2014/C 249/01), gutxienez honako baldintza hauetako bat betetzen bada:

– Erantzukizun mugatuko sozietate bat bada, harpidetutako kapital sozialaren erdia baino gehiago desagertu denean metatutako galeren ondorioz; hori gertatzen da, metatutako galerak erreserbetatik (eta sozietatearen funts propiotzat hartzen diren gainerako elementu guztietatik) kentzearen ondorioz metatutako zenbateko negatiboa handiagoa denean harpidetutako kapital sozialaren erdia baino.

– Sozietate batean gutxienez bazkide batzuek sozietatearen zorraren gaineko erantzukizun mugagabea dutenean, kontabilitatean ageri diren euren funts propioen erdia baino gehiago desagertu denean metatutako galeren ondorioz.

– Enpresa porrot- edo kaudimengabezia-prozeduran dagoenean edo bere zuzenbide nazionalean ezarritako irizpideak betetzen dituenean porrot- edo kaudimengabezia-prozedura baten pean jartzeko, hartzekodunek hala eskatuta.

– ETEa ez den enpresa bat bada, aurreko bi urteetan enpresaren zorra/kapitala ratioa 7,5etik gorakoa izan bada eta enpresaren interesen estaldura-ratioa, EBITDAren oinarriaren gainean kalkulatuta, 1,0tik behera egon bada.

c) Salbuespenen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluak baztertutako sektoreetako enpresak; erregelamendu horren bidez, Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (2014-06-26ko AO, L 187), barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira zenbait kategoria. Erregelamendu horren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, diruz lagundu daitezkeen 100 milioi eurotik gorako kostuak dituzten inbertsiorako eskualde laguntzak Europako Batzordeari jakinarazi beharko zaizkio.

d) Erregelamendu hauei loturiko sektoreetako enpresak, beren inbertsioek nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantzatik zein akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen programen barneko dirulaguntzak jaso baditzakete: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-inguruneetarako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko 702/2014 (EB) Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko ekainaren 25ekoa, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizten, eraldatzen eta merkaturatzen diharduten enpresentzako dirulaguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko 1388/2014 (EB) Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 16koa.

Enpresa handiak ez dira sartzen nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzearekin lotutako inbertsioetarako laguntzetan; izan ere, mikroenpresei eta ETEei soilik eman ahal izango zaizkie.

e) Eskaeraren aurreko bi urteetan Europako Esparru Ekonomikoan jarduera berdin edo antzekoari amaiera eman dioten enpresak, edota, laguntzaren eskaera aurkezteko unean, jarduera horri inbertsioa osatu eta, gehienez, bi urteko epean amaiera emateko plan zehatzak dituzten enpresak.

f) Berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.

2.– Aurreko apartatuetan adierazitako baldintzak laguntza-eskabidea aurkezten denetik emandako dirulaguntza likidatzen denera arte bete beharko dira.

5. artikulua.– Ezkerralde Hedatua eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 10 handiagoa edo hortik gorakoa den langabezia-tasa duten udalerriak.

1.– Agindu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, honela definitu da Ezkerralde Hedatua: ezaugarri sozioekonomikoengatik eta langabezia-indize handiagatik, industria-krisiak beste leku batzuetan baino eragin handiagoa izan duelako edo egiturazko hondatze-egoeran daudelako, sustapen ekonomikoan oinarritutako tratamendu bereizia behar dute.

Hala, Ezkerralde Hedatua da Espainiarako 2022-2027 Eskualdeko Dirulaguntzen Mapa onesten duen Estatu Laguntzari buruzko Batzordearen 2022ko martxoaren 17ko SA 100859 (2021/N) zenbakidun Erabakian jasota daudenak.

Erabaki horretan oinarrituta, honako udalerri hauek osatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko Ezkerralde Hedatua: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Erandio, Galdames, Güeñes, Karrantza Harana, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Trucios-Turtzioz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zierbena.

2.– Deialdi honetan ezarritakoaren arabera, gainerako udalerriak izango dira, eremu ahul gisa hartzen ez diren kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 10 handiagoa edo hortik gorakoa den langabezia-tasa dutenak, ezarritako azken kalkuluaren arabera, Eustaten eskuragarri dagoena (https://eu.eustat.eus/municipal/datos_estadisticos/info_territorial.html). Honako hauek dira:

a) Araba: Agurain, Amurrio, Artziniega, Asparrena, Bastida, Gaubea, Iekora, Lantziego, Oyón–Oion eta Zambrana.

https://www.eustat.eus/bankupx/sq/3e531db9-a83c-47df-b9d7-10478ed053f3

b) Bizkaia: Arakaldo, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbao, Busturia, Elantxobe, Ermua, Ibarrangelu, Iurreta, Lanestosa, Plentzia, Sukarrieta, Urduña, Zalla eta Zaratamo.

https://www.eustat.eus/bankupx/sq/7ac8f76f-55e2-4465-b18f-a7e18d51547c

c) Gipuzkoa: Eibar, Irun eta Soraluze-Placencia de las Armas.

https://www.eustat.eus/bankupx/sq/f3c93da3-bcd1-45ea-8229-6831e1a9e749

6. artikulua.– Dirulaguntzak eskuratzeko irizpideak.

Laguntza jaso dezakeen inbertsioak Agindu honetan aurrez ikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko, inbertsioa ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen eta data horretatik aurrera egin beharko da, betiere 2022ko ekitaldian hasi eta gehienez ere 2023ko abenduaren 31ra arte, bere ezaugarrien eta enpresa-planen arabera. Horrez gain, honako betekizun hauek bete beharko ditu:

a) Enpresa handiek, gutxienez, 1.500.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute; ETEek, aldiz, gutxienez 200.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute. Onartu egingo dira, halaber, adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iritsi ez arren, gutxienez 25 lanpostu garbi sortzen dituzten (enpresa handien kasuan) edota gutxienez 5 lanpostu garbi sortzen dituzten (enpresa txiki eta ertainen kasuan) enpresen inbertsioak.

b) Enpresaren baliabide propioak, dirulaguntzak kanpoan utzita, gutxienez laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izan beharko dute.

c) Erakunde eskatzaileek inbertsioen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta finantzarioa frogatu beharko dute, enpresari 13. 1.a) artikuluan eskatzen zaion plan ekonomiko-finantzarioaren bitartez.

7. artikulua.– Laguntza jaso dezakeen inbertsioa.

1.– Dirulaguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, dirulaguntza jaso dezakeen inbertsiotzat joko da enpresaren aktiboari gehituko zaizkion aktibo finkoak eskuratzeko inbertsioa, baldin eta, agindu honetan eta hura garatzeko xedapenetan ezarritakoaz gain, baldintza hauek betetzen baditu:

a) Kategoria hauetako bateko aktiboak izatea, Kontabilitate Plan Orokorreko (azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuan jasotakoa) epigrafe hauetako definizioaren arabera:

– 203 Jabetza industriala eta patenteak.

– 206 Aplikazio informatikoak.

– 210 Lurrak eta ondasun naturalak.

– 211 Eraikuntzak.

– 212 Instalazio teknikoak.

– 213 Makineria.

– 214 Lanabesak.

– 215 Beste instalazio batzuk.

– 217 Informazio-prozesuetarako ekipamenduak.

«Lurrak eta ondasun naturalak» eta «Eraikuntzak» epigrafeetako inbertsioaren kopurua, gehienez ere, dirulaguntza jaso dezaketen gainerako aktibo guztiak bestekoa izango da. Gehieneko kopuru hori gaindituz gero, soberako inbertsioa ez da dirulaguntza jaso dezakeen inbertsio gisa hartuko. Neurri bera aplikatuko zaie ezaugarri horietako inbertsioak egiten dituzten logistikako biltegiei.

Edonola ere, aktiboek zuzeneko lotura izan behar dute enpresaren helburu soziala den jarduerarekiko.

Logistikako biltegiak diruz lagun daitezkeen aktibo gisa hartuko dira.

Aktiboen preziotzat joko da haien balio «garbia», hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta ateratzen den balioa.

b) Lehenengo aldiz erabili edo abian jartzea. Honako hauek ere dirulaguntza jaso ahal izango dute: establezimendu baten aktiboak eskuratzea (establezimendu hori konkurtso-prozedura bidezko likidazioagatik itxita badago) edota establezimendu batetik datozen aktiboak eskuratzea (hirugarren batek merkatu-baldintzetan eskuratu izan ez balitu, establezimenduak ateak itxiko zituzkeen). Erabilitako eraikin edo bestelako eraikuntzak eskuratzen badira, berriak balira bezala jokatuko da haiekin.

c) Enpresa handien kasuan, gutxienez bost urteko amortizazio-aldia ezarrita izatea, eta enpresaren aktiboan gutxienez bost urte irautea. ETEen kasuan, aldi horiek hiru urtekoak izango dira.

d) Aktiboak, oro har, ez egotea inori lagata, ez kontraprestazioarekin, ez kontraprestaziorik gabe.

e) Oro har, enpresa eskatzaileak berak edo enpresa elkartuek zein lotuek egindakoak ez izatea, betiere Batzordearen Salbuespenei buruzko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorreko I. eranskinaren arabera, zeina mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak definitzeari buruzkoa baita (edonola ere, haien balioa ez da sekula izango hartzen dituzten kanpo-kontsumoena baino handiagoa).

f) Bazkideren batek kapitalari gauzatan egindako ekarpenek ezin izango dute dirulaguntzarik jaso.

g) Finantza-errentamendu bidez finantzatutako inbertsioak berariaz jaso dezala kontratua amaitzean hura erosteko aukera, laguntza jaso dezakeen inbertsio gisa har dadin; baita kontratua gauzatzeko konpromisoa ere, bi alderdiek sinatua.

h) Ordezkapen-inbertsioa ez da ezein kasutan dirulaguntza jaso dezakeen inbertsiotzat hartuko.

i) Dirulaguntza jaso dezaketen aktibo immaterialak onuradunaren establezimenduan soilik ustiatu beharko dira, aktiboko elementu amortizagarritzat jo beharko dira, hirugarren bati erosi beharko zaizkio merkatuko baldintzetan eta gutxienez bost urte egin beharko dituzte enpresaren aktiboan. ETEen kasuan, aldi hori hiru urtekoa izango da.

Ondasun inbentariagarriak eskuratu, eraiki, birgaitu eta hobetzen badira, azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorreko 31.4 artikuluan xedatutakoa bete beharko dute.

2.– Enpresa elkartu edo lotuei erositako aktiboetatik datozen inbertsioak berariaz adierazi beharko dira eskaeran, eta kanpo-kontroleko kontu-ikuskapenetan oinarrituta baloratuko dira.

Enpresa kidetu edo lotuaren ondoreetarako, hauek bete beharko dira: Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri izendatzeko Salbuespenen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren I. eranskina (AO, L 187, 2014ko ekainaren 26koa) eta Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 Erregelamendua (AO, L 193, 2014ko uztailaren 1ekoa) eta 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 Erregelamendua (AO, L 369, 2014ko abenduaren 24koa), bi-biak ere Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen dituztenak.

3.– Dirulaguntzen eragin pizgarria bermatzeko, inbertsioa eskabidea aurkezteko data igaro ondoren abiarazten duten enpresek bakarrik baliatu ahal izango dituzte; betiere 2022ko ekitaldi honetan hasi beharko dute.

Dena den, deialdi hau argitaratu edo eskabidea aurkeztu aurretik egiten diren inbertsioak ere hartuko dira kontuan, inbertsioak abiarazi aurretik, eskatzaileak laguntza eskuratzeko aldez aurretiko idatzizko eskaera bat aurkeztu badu eta, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014, 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 eta 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) erregelamenduen 6.2 artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, informazio hau jasotzen badu: enpresaren izena eta tamaina, egin beharreko inbertsioen deskribapena (hasiera- eta amaiera-egunak barne), kokapena, kostuen zerrenda, eskatutako laguntza mota (itzuli beharrik gabeko laguntza) eta hura gauzatzeko behar duen finantzaketa publikoaren zenbatekoa. Kasu horretan, enpresa interesdunak behin betiko eskaera bat aurkeztu beharko du horretarako epea irekitzen denean, Agindu honetako 12. eta 13. artikuluetako terminoetan.

8. artikulua.– Enplegua.

1.– Hitzemandako enplegu-sorrera eta, hala badagokio, hasierako plantillari eustea termino garbietan neurtuko da. Horretarako, «Alta-egoeran dauden langileen batez besteko plantilla» txostenean jasotako datua hartuko da oinarritzat, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak igorri eta enpresak ematen duen txostena.

2.– Ondorio horietarako, egun dauden enpresen kasuan, hasierako plantilla kalkulatzeko, honako aukera hauetatik handiena hartuko da abiapuntu gisa:

a) «Alta-egoeran dauden langileen batez besteko plantilla» txostenean jasotako datua edo, eskatzailea kooperatiba bat bada, mutualisten batezbestekoaren ziurtagiria, deialdia argitaratu aurreko azken hamabi hilabeteetakoa.

b) «Alta-egoeran dauden langileen batez besteko plantilla» txostenean jasotako datua edo, eskatzailea kooperatiba bat bada, mutualisten batezbestekoaren ziurtagiria, deialdia argitaratu aurreko azken 36 hilabeteetakoa, betiere enpleguaren galera esanguratsuak egiaztatzen badira.

3.– Enpresak enplegua sortu behar badu nahitaez, ez delako iristen gutxieneko inbertsio onartura, gehienez sei hilabete izango ditu sortzeko, denbora-horizonte onartua amaitzen denetik hasita. Sortutako enpleguari eutsi egin beharko zaio enpresa onuradunean, gutxienez hiru urtez, enplegua sortu den egunetik edo denbora-horizontea amaitzen denetik zenbatzen hasita, luzapenak barne. Justifikatzeko, hiru urteko batez besteko aritmetikoak kalkulatu ahalko dira.

4.– Enpresak hasierako plantillari eutsi behar badio nahitaez, gutxieneko inbertsio onartura iritsi delako, enpresa onuradunak hasierako plantillari gutxienez hiru urtez eutsiko beharko dio, denbora-horizontean hasierako plantilla erdiesten duen unetik aurrera, luzapenak barne. Justifikatzeko, hiru urteko batez besteko aritmetikoak kalkulatu ahalko dira.

9. artikulua.– Dirulaguntzen modalitatea eta zenbatekoa.

Agindu honen esparruan eman beharreko dirulaguntzak (ondoz ondoko lehia-prozeduraren bidez) itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, eta ehuneko hauek izango dituzte:

– Enpresa handien kasuan, laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10.

– ETEen kasuan, laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 15.

Dirulaguntzek gehieneko muga izango dute; izan ere, ez dira izango 3.000.000,00 eurotik gorakoak enpresako.

10. artikulua.– Dirulaguntzen metaketa eta mugak.

Deialdi honetan jasotako dirulaguntzen xede berarekin beste administrazio publiko batzuek emandako dirulaguntzak bateragarriak izango dira, laguntza guztien baturak ez badu gainditzen estatuaren 2022-2027 aldirako eskualde-dirulaguntzei buruzko Gidalerroen 7.4 apartatuan (2021eko apirilaren 29ko AO, C 153) ezarritako muga. Horrelako laguntzarik jasoz gero, horren berri eman behar zaio Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzari.

Laguntza guztien baturak esandako muga gaindituz gero, agindu hau dela bide emandako laguntzari muga horretatik gorako kopurua kenduko zaio.

11. artikulua.– Prozedurari hasiera ematea.

1.– Dirulaguntzak publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioei jarraiki emango dira, eta ebazpenak espedienteak osatu ahala emango dira.

2.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea; eta 2022ko irailaren 15ean amaituko da, 12:00etan, edo, 2. artikuluan adierazten den moduan, eskuragarri dauden funtsak agortzen direnean.

3.– Eskabideak aurreko paragrafoan adierazitako epean aurkeztu beharko dira. 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 23. apartatuaren arabera –erregelamendu horren bidez, Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (2014ko ekainaren 26ko AO, L 187), baita Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 Erregelamenduaren 2.25 artikulua (AO, L 193, 2014ko ekainaren 25ekoa) eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 Erregelamenduaren 3.11 artikulua (AO, L 369, 2014ko abenduaren 24koa) ere, barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira zenbait kategoria–, dirulaguntza jaso dezaketen inbertsioak ez dira hasi behar eskabideak aurkeztu baino lehen. Horrenbestez, ezin izango dira sartu aldez aurretik eginikoak, salbu eta Agindu honetako 7.3 artikuluko kasuan. Kasu horretan, lehenengo eskabidearen eta aldez aurretiko eskaeraren datak hartuko dira kontuan, hurrenez hurren.

12. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Agindu honetan ezarritakoaren arabera aurreikusitako laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten enpresek eskabidea eta hurrengo artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

2.– Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa (bertan daude izapideak egiteko jarraibideak, eta haren bidez sar daiteke eskaera egiteko inprimakira) honako esteka honetan dago: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1027908

Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako dokumentuak aurkezteko eta eskabidearen osteko izapideak –jakinarazpenak barne– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» bidez egingo dira (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, zeina helbide honetan baitago: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

3.– Behar bezala beteta aurkeztu beharko da eskabidea –bakarra izango da enpresak egitea aurreikusten dituen jarduketa guztietarako–, eta, erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonaren sinaduraz gain, hurrengo artikuluan adierazten diren agiriak izan behar ditu.

4.– Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte dirulaguntzaren eskabidea eta eskatutako agiriak. Halaber, dirulaguntza eskabidearen ondoriozko jardueretan, eta prozedurak irauten duen bitartean, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean xedatutakoa betez.

5.– Ez dira nahitaez aurkeztu beharko Administrazioak badauzkan indarreko dokumentuak. Kasu horretan, eskaeran bertan adierazi beharko da agiriok zer datatan, zer organo edo bulegotan eta zer espedientetan aurkeztu ziren.

6.– Laguntzarako eskabidea aurkeztuta, eskatzaileak baimena ematen dio organo emaileari zuzenean egiazta dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituela. Hala ere, eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du baimen hori, eta, halakorik gertatzen bada, betebehar horiek bete dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu eskatzen zaion guztietan.

13. artikulua.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Enpresa eskatzaileak eskabide bat bete beharko du bitarteko elektronikoak erabiliz, laguntzaren aurre-eskabideaz gain, agiri hauek erantsita:

a) Eskatzaileak edo enpresa taldeko enpresa bakoitzak egin beharreko inbertsioen memoria xehatua. Hala badagokio, parte-hartzaileek beren konpromisoa sinatu beharko dute, eta bertan sartuko dira industria-plana, enpresaren plan ekonomiko-finantzarioa, lotutako lan-plana eta horretarako epeak.

b) Eratze-eskritura (enpresa eratu berria denean bakarrik), identifikazio fiskaleko txartela, eta pertsona eskatzailearen ahalordea, agiri horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren esku badaude eta enpresan aldaketarik izan ez bada salbu. Interesdunak adierazi behar du zein organori aurkeztu zizkion agiriok, eta noiz, non eta ez dion berariaz uko egiten. Kasu horretan, espedienteari erantsi beharko dizkio (ordezkari baten bidez elektronikoki izapidetzen bada, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak).

c) Sozietateen gaineko zergaren azken bi aitorpenak, edo hala badagokio, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarenak, edo azken bi ekitaldietan Merkataritza Erregistroan aurkeztutako urteko kontuak eta agiri gehigarriak.

d) Enpresako plantillaren bilakaerari buruzko memoria xehatua, urteka. Memoria hori azken hiru ekitaldi ekonomikoei buruzkoa izango da, datuak lanbide-kategoriaren eta sexuaren arabera bereizita egongo dira, eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak igorritako dokumentuak barne hartuko ditu: «Alta-egoeran dauden langileen batez besteko plantilla» txostena, urteko deialdia argitaratu aurreko 12-36 hilabeteei dagokiena.

e) Eskatzailea enpresa txiki edo ertaina dela frogatzen duten agiriak (Europar Batasuneko araudiaren araberako ETEaren kalifikazioari jarraikiz), hau da: enpresako eta, egoki bada, harekin elkartu edo lotutako gainerako enpresetako urteko enplegu-datuak, negozio-bolumena eta balantze orokorra. Enpresa-taldearen datu orokorrak ere aurkeztu behar dira, eta horien barruan talde osoaren antolamendu-eskema bat egongo da, partaidetzak eta enplegu-datuak, ustiapen-zifra eta balantzea jasota (laguntza eskatu aurreko bi ekitaldietakoak).

f) Ekonomia-jardueren gaineko Zergan alta emanda egoteari buruzko dokumentua.

g) Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko honako alderdi hauei dagokienez:

– Enpresa eskatzaileak laguntzaren deialdi-aginduan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela.

– Inbertsio berberetarako, beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu zaizkien eta/edo haiengandik jaso diren laguntzak adierazi dituela.

– Enpresa eskatzaileak ez duela dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratiborik, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

– Enpresa eskatzailea ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozeduraren eraginpean.

– Hartu dituela hartu beharreko babes-neurriak, eta ingurumen-kalteak eta galerak konpontzeko eta horien ondoriozko kalte-ordainak ordaintzeko neurriak, eta, hala badagokio, ordaindu duela zehapena, arau-hauste astun eta oso astunengatik zehatu badute, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legeari eta Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legeari jarraikiz.

– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.

– Ez dagoela laguntzak berreskuratzeko agindu baten mende, Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo duelako, eta ez dela krisialdian dagoen enpresa bat, finantzarioak ez diren enpresak laguntzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Batasuneko jarraibideen arabera (EBAO, 2014/C 249/01).

– Egoera erregularizatua duela Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin.

– Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan eskatutako baldintzak betetzen dituela.

2.– Eskabideak ez badira osorik betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio (bitarteko elektronikoen bidez eskatuko zaio) hutsegitea bitarteko berak erabiliz konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Horrez gain, adieraziko zaio hori egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusten den moduan.

3.– Nolanahi ere, dirulaguntza hauen organo kudeatzaileak (Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendariak) beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko. Agindu honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

14. artikulua.– Dirulaguntzak ematea.

1.– Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendariak txostena egin eta gero, espedientea osatuta dagoenetik gehienez ere sei hilabeteko epean, administrazioaren ebazpena emango du. Ebazpen horretan, baiezkoa bada, eskatzailearen identifikazioa eta onartutako inbertsio-plana jasoko ditu, eta dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa eta sortu beharreko enplegua zehaztuko ditu, eta, ondorioz, baita emandako laguntza ere. Ebazpena ezezkoa bada, horren arrazoiak zehaztuko ditu. Epe hori inolako ebazpenik jakinarazi gabe bukatzen bada, laguntza-eskabidea administrazioaren isiltasunaz ezetsi dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako.

2.– Urte anitzeko inbertsioen kasuan, ebazpenak dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa zein den adieraziko du, baita sortu beharreko enplegua eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere, ekitaldi bakoitzean onartutako inbertsio-planaren arabera emango dena.

3.– Ebazpenak ez dio amaierarik ematen administrazio-bideari eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete erakunde interesdunek organo eskudunaren aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

4.– Ebazpenak banan-banan jakinaraziko zaizkio, bitarteko elektronikoak erabiliz, eskatzaile bakoitzari eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian urtero emango da argitara esleipendunen eta emandako laguntzen zenbatekoen zerrenda, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

5.– Agindu honetan ezarritako dirulaguntzak erakunde onuradunei emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko dirulaguntzen edo laguntzen esparruan hasitako edozein itzultze- edo zehatze-prozedura, oraindik izapidetzen ari bada.

6.– Emateko edo ukatzeko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Industriako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo, hiru hileko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluek xedatzen dutenarekin bat.

15. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea eta ordaintzea.

1.– Enpresa onuradunak honako dokumentu hauek bete eta aurkeztu beharko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» bidez (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta):

a) Dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzen duen jarduketaren memoria, egin diren inbertsioak adierazita. Memoria horretan berariaz adieraziko da, laguntza eman ondoren, ez duela berreskuratzeko agindurik, laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela adierazten duen Europar Batasuneko Batzordearen erabaki baten ondorioz.

b) Egindako inbertsioen kostua justifikatzen duen memoria ekonomikoa, jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatuarekin, eta bertan alderdi hauek zehaztuta: hartzekodunaren identifikazioa, fakturak (BEZa kanpo), zenbatekoa eta zer datatan eman den. Dirulaguntza ematean (aurkeztutako aurrekontuarekin bat etorriz), gertatutako desbideratzeak adieraziko dira, eta enpresak dituen baliabideen zenbatekoaren, jatorriaren eta aplikazioaren zerrenda xehatua erantsiko da, baliabide horiek gutxienez diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 25 osatzen badute.

c) Administrazioak zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotearen egiaztagiriak zuzenean bildu ahal izango ditu. Hala ere, onuradunak baimenari berariaz uko egin badio, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, modu digitalean sinatuta.

Aitortutako inbertsioak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industria Administrazioaren lurralde-ordezkaritzek ikuskatuko dituzte. Behin betiko fakturek bat egin beharko dute lehen aipatutako fakturen koadroan zehaztutakoekin. Fakturak ikuskatzaileen esku egon beharko dira, eta, fakturetan, jaulkitze-dataz gain, hartzekodunaren identifikazioa jaso beharko da (erakunde edo enpresa hornitzailearen IFZ eta izen soziala), bai eta ordainketa-dokumentuak ere, zenbatekoa (BEZ banakatua) eta ordaintzeko data adierazita. Horrez gain, beharrezkotzat jotzen den dokumentazio eta informazio osagarri guztia eskatu ahal izango da, adierazitakoa egiaztatzeko.

2.– Laguntza ordaindu baino lehen, aurreko lerrokadan adierazitako alderdiak egiaztatu ostean eta Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzako langile teknikoek sinatutako ordainketa-proposamenaren txostena aztertu eta gero, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendariak ebazpena emango du. Ebazpen horretan, enpresa onuradunari ordaindu behar zaion zenbatekoa (osoa edo partziala) adieraziko du. Dirulaguntzak, gehienez ere, urtean bi aldiz ordainduko dira. Ordainketa horien zenbatekoa justifikatutako inbertsioekiko eta gastuekiko proportzionala izango da.

3.– Inbertsioak egiteko epea amaituta, enpresak bi hilabete izango ditu inbertsioei buruzko azken aitorpena aurkezteko. Epe hori igarota, egindako inbertsioak ebaluatuko dira, ordura arte aurkeztutako inbertsioen aitorpenetan oinarrituta. Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzako langileek kasuan kasuko laguntzaren azken likidazioaren txostena egingo dute, justifikatutako inbertsioen partidari buruzkoa.

4.– Enpresa batek laguntza ez-legitimo bat badu, zeinaren gainean Europako Batzordea kontrako erabakia hartu baitu, hura berreskuratzeko aginduarekin, eta laguntza hori itzulita ez badago, azken ordainketarako eskabidearekin batera aurkeztu beharko da hura ezeztatzeko justifikazioa. Izan ere, programa honen esparruan emandako laguntza ez da ordainduko aipatutakoa justifikatu arte.

5.– Emandako laguntza ordaindu aurretik, enpresa onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela egiaztatuko da, baita dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordaindu dituela ere, eta ez da ordainketarik egingo betebehar horiek betetzen ez baditu.

6.– Administrazioak emandako laguntzen ordainketa egin ahal izateko, enpresa onuradunak administrazio honen «Hirugarrenen erregistro elektroniko» egokian jasota egon beharko du. Alta eman edo erregistro horretan datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

16. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

1.– Emandako laguntza onartzea. Onuradunak, dirulaguntzaren ordainketa jaso aurretik, edozein momentutan uko egin ahal izango dio laguntzari, berariaz eta idatziz.

2.– Laguntza hori eman den helbururako erabiltzea.

3.– Inbertsioa gauzatu dela eta hasierako enplegua eta, hala badagokio, sortutako enplegu berria mantendu dela justifikatzea, gutxienez hiru urtez.

4.– Sortutako enpleguari eusteko eta inbertsioa exekutatzeko epearen barruan, organo kudeatzaileari eskatzen zaion informazio osagarri oro igortzea; hala, proiektua garatu eta exekutatzeari dagokienez, Administrazioak egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu.

5.– Inbertsio-proiektuari lotutako behin betiko fakturak artxibatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak haiek eskuratzeko moduan jartzea, bost urtez.

6.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, agindu honen kargura jasotako dirulaguntzari dagokionez beren betekizunak betetzen ari direla, onuradunei eskatutako informazio guztia erakundeoi ematea.

7.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari jakinaraztea helburu bera edo antzekoa betetzeko dirulaguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo lortu direla beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko nahiz pribatutatik.

8.– Enpresak laguntza bidegaberen bat badu, zeinaren gainean Europako Batzordeak kontrako erabakia hartu baitu dirulaguntza eman ondoren, eta hura berreskuratzeko agindu, eta laguntza hori itzuli ez bada, horren berri eman beharko zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari.

9.– Diruz lagundutako proiektuen finantzaketaren izaera publikoari publizitate egokia ematea, eta horretarako, ageriko toki batean jartzea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren logo korporatiboa.

10.– Eman den laguntzaren indarraldian zehar egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta jasotako funtsak itzultzea, itzultzeko ebazpen baten ondorioz zorrak izanez gero.

11.– Enpresak deslokalizaziorik ez egitea 10 urteko denbora-tartean, laguntza emateko ebazpenaren egunetik zenbatzen hasita; alegia, enpresak deslokalizaziorik ez duela egin kontsideratuko da baldin eta ekoizpena osorik edo partzialki Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo ez badu eraman.

12.– Lagundutako inbertsioek, enpresa handien kasuan, gutxienez bost urteko amortizazio-aldia izango dute, eta enpresaren aktiboan gutxienez bost urte iraungo dute. ETEen kasuan, aldi horiek hiru urtekoak izango dira.

13.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 50.2 artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutakoa), Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta horiek garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera eska daitekeen beste edozein betebehar.

17. artikulua.– Laguntzaren baldintzak aldatzea.

1.– Laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, laguntzaren xedea beteta, eta laguntzak ematerakoan kontuan hartu zen betekizunen bat aldatzen bada, edota beste dirulaguntza bat lortzen bada beste edozein erakunde publiko nahiz pribatu batetik; baina, horretarako, Agindu honetan onuradun izateko ezarritako betekizunak bete behar dira.

2.– Ondorio horietarako, erakunde eskatzaileak inbertsioa egiteko aurreikusitako epeak nahitaezkoak izango dira. Dena den, enpresa onuradunak aldez aurretik eskabidea egin eta justifikatuz gero, onetsitako denbora-horizontea amaitu baino lehen, dirulaguntzak eman zituen administrazio-organoak luzapenak eman ahal izango ditu –12 hilabete gehienez– egin beharreko inbertsioak egiteko, betiere alegatutako arrazoiek hori justifikatzen badute. Luzapen horrek, hala badagokio, ez du igoerarik eragingo emandako laguntzaren zenbatekoan.

18. artikulua.– Ez-betetzeak.

1.– Enpresa onuradunak agindu honetan ezarritako betekizunak, aplikatu behar diren gainontzeko arauak eta dirulaguntzak emateko ebazpenean ezartzen direnak betetzen ez baditu, organo eskudunak, ez-betetzearen espedientea egin eta interesdunari entzunaldia eskaini eta gero, dirulaguntza bertan behera uzteko administrazio-ebazpena emango du. Horrek laguntza jasotzeko eskubidearen galera eragingo du eta, hala badagokio, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako dirulaguntzen tronkoa eta dagozkion berandutze-interesak itzuli beharra ere, betiere honako arau hauetan ezarritako terminoetan: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onestekoa; abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, eta horiek garatzeko arauak. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira, dagozkien legezko ondorioetarako.

Halaber, jasotako kantitateak itzuliko dira eta dirulaguntzen arloan aplikatzekoa den berandutze-interesak eskatuko dira, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 37. artikulua, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 91., 92. eta 93. artikuluak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategineko 53.1 artikulua.

2.– Ez-betetzeen artean honako hauek daude:

a) Agindu honen 6.a) artikuluan inbertsioari dagokionez ezarritako gutxienekoak ez betetzea.

b) Enplegua ez mantentzea agindu honen 8. artikuluan zehaztutako baldintzen arabera.

c) Onartutako inbertsioak ez hastea 2022ko ekitaldian.

d) Aurkeztutako eskabidean inbertsioetarako aurreikusitako epeak ez betetzea.

e) Enpresak deslokalizatzea. Enpresa onuradunaren ekoizpen osoa edo zati bat Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo eramatea ulertuko da deslokalizazio gisa.

f) Laguntzen justifikazioari dagokion dokumentazioa ez aurkeztea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, edo, zuzenean, administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, betiere agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 8a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana