Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2022ko ekainaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2855

AGINDUA, 2022ko ekainaren 3koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari baten ordezkoa, eta beste bat izendatzen.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 9. artikuluak, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkeraren arabera, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera ezartzen du. Hain zuzen ere, 1.b paragrafoan eta 2. paragrafoan, funtzio publikoaren ardura duen sailburuari ematen dio eskumena bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bost ordezkariak izendatzeko –langile-kopururik handiena duten sailetako langile-kudeaketaz arduratzen diren goi-kargudunen artetik– eta organo horretako idazkaria ere izendatzeko.

2021eko abenduaren 3ko EHAAn, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko azaroaren 12ko Erabakia argitaratu zen, zeinaren bitartez María Pilar Uriarte Brizuela kentzen baitzen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideen zuzendariaren kargutik, eta, egun bereko EHAAn, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko azaroaren 12ko Erabakia, zeinaren bidez Luisa Larrauri Ereñozaga zuzendari izendatzen baita kargu horretan.

Agindu honen bidez, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera aldatzen da.

Azaldutako guztiagatik, izendatu zaizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Pilar Uriarte Brizuela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan duen ordezkari baten ordezkoaren kargutik kentzea, eta, haren ordez, Luisa Larrauri Ereñozaga Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideen zuzendaria izendatzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu hau jakinaraztea kargutik kendutakoari, izendatutakoari eta Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluari, dagozkion ondorioetarako.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 3a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana