Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2022ko ekainaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ZIERBENAKO UDALA
2851

IRAGARKIA, Zierbenako Udalaren enplegu publikoaren eskaintza onartzeari buruzkoa (Zerbitzuetako Langile plaza bat eta Udaltzaingoaren Zerbitzuko Agentearen plaza bat).

Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko maiatzaren 27an egindako ohiko bilkuran, besteak beste, hurrengo erabaki hau hartu du, hitzez hitz honako hau dioena:

Lehenengoa.– Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruko 20/2021 Legea aplikatzearen ondoriozko lan-eskaintza publikoa onartzea, honako lanpostu hauetan zehaztuta:

Zerbitzuetako langile plaza 1, C2 taldea.

Udaltzaingoaren zerbitzuko agente plaza 1, C1 taldea.

Bigarrena.– Eskaintza honetatik eratorritako hautaketa-prozesua lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publizitatearen printzipioak bermatzen dituen lehiaketa baten bidez egin beharko da.

Hirugarrena.– Iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta udaletxeko iragarki-oholean argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Plaza bete arte egin beharreko izapideak bultzatzea.

Zierbena, 2022ko maiatzaren 27a.

Alkate-udalburua,

IÑIGO DE LOYOLA ORTUZAR ANGULO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana