Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2022ko ekainaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2826

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 15ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak deialdia egin zuen, 2022ko urtarrilaren 28an emandako ebazpenaren bidez (2022-02-08ko EHAA; 27. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako. Deialdi horri dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da honen bitartez. Hortaz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea 2022ko urtarrilaren 28ko deialdiari dagokion azterketaldian hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda.

Bigarrena.– Agintzea zerrenda hori https://www.ivap.euskadi.eus/2022-1-deialdia/z16-a3hedei/eu/ helbide elektronikoan eta leku hauetako iragarki-tauletan ere argitara dadila:

– Vitoria-Gasteizen: IVAP, Donostia kalea 1, 01010 PK.

– Bilbon: IVAP, Recalde zumarkalea 18, 48009 PK.

– Donostian: IVAP, San Bartolome kalea 28, 20007 PK.

– Oñatin: IVAP, Unibertsitateko etorbidea 20560 PK.

Hirugarrena.– Azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek 7 egun naturaleko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari.

Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak propio prestatutako inprimakia erabili behar da. Erreklamazio-inprimakia ebazpen honen I. eranskinean eta IVAPen webgunean aurki daiteke.

Erreklamazioak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dira. Halaber, erreklamazioak aurkez daitezke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak adierazitako edozein eratan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 15a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala