Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2022ko ekainaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDALA
2794

IRAGARKIA, enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Basauriko Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Eskaintza Publikoa argitaratu da (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu Publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena) 2022ko maiatzaren 27ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Enplegu-eskaintza publiko hori Alkatetzaren DEC-2022/001768 Dekretu bidez (2022-05-19) onetsi zen.

Aipatutako enplegu-eskaintza publikoak sarbide libreko sistema –egonkortzeko lehiaketa-oposizioa (20/2021 Legearen 2. artikulua)– aurreikusten du Administrazio Bereziko 5 plaza hauek (Zerbitzu Berezien azpieskala eta Hainbat lanbidetako langileen klasekoak) betetzeko: Ofizial Hodigile-Soldatzaile plaza 1 (C2 taldea, 1. HE ez nahitaezkoa); Ofizial Elektrikariaren 2 plaza (C2 taldea, 1. HE ez nahitaezkoa); Ofizial Ehorzle plaza 1 (C2 taldea, 1. NHE 2014-12-31) eta Igeltsero Laguntzaile plaza 1 (AP taldea, 1. HE ez nahitaezkoa).

Eskaintza horretan aurreikusten da, halaber, sarbide libreko sistemaren bitartez –egonkortzeko lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria)– Administrazio Bereziko 6 hauek (Zerbitzu Berezien azpieskalakoak) betetzea: goi-mailako teknikari klaseko Herrilanetako atalburu plaza 1 (A1 taldea, 4. NHE 2020-10-29); erdi-mailako teknikari klaseko Arkitekto teknikoa – Hirigintza eta Lizentziak plaza 1 (A2 taldea, 2. NHE 1994-12-31); erdi-mailako teknikari klaseko Euskara eta Herritarrekiko harremanetarako ataleko Teknikari plaza 1 (A2, 4. TGHE Nahitaezkoa 81/1997 Dekretuaren 14. artikulua); erdi-mailako teknikari klaseko Teknikaria – Gizarte Langile 2 plaza (A2 taldea, 3. NHE 2022-03-31) eta teknikari laguntzaile klaseko Delineatzaile plaza 1 (C1 taldea, 2. NHE 2020-10-29).

Hala argitaratzen da, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.

Basauri, 2022ko maiatzaren 30a.

Alkatea,

ASIER IRAGORRI BASAGUREN.


Azterketa dokumentala