Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, likidazioaldian dagoen «Arbeko, S. Coop.» sozietatearen desegiteari eta likidazioari buruzkoa.
Bazkideek, 2021eko abenduaren 30ean egin zuten batzar orokor unibertsalean, aho batez erabaki zuten «Arbeko, S. Coop.» sozietatea desegitea eta likidatzea, administrazio-organoa kargutik kentzea, likidatzailea izendatzea, likidazio-balantzea onartzea eta sozietatearen ondasunak banatzeko likidatzaileak aurkeztutako proiektua onartzea. Sozietatearen desegiteari eta likidazioari buruzko dokumentazioa sozietatearen egoitzan gordeta dago, interesdunen eskura.
Durango, 2022ko maiatzaren 24a.
Likidatzailea,
JON KOLDOBIKA BIZKARRALEGORRA ATUCHA.