Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, notario batek bere karguan jarduteko eratutako fidantza ezerezteari buruzkoa.
Jose Manuel Domingo Serrano jaunak eskatu du bere notario karguan jarduteko eratu zuen fidantza ezerezteko. Jaun horrek Baltanas, Calasparra, Fraga, Aranda de Duero, Tolosa, Soria, Sestao, Lloret de Mar eta Oiartzunen jardun zuen. Horrenbestez, horren berri ematen da hemen, erreklamazioak aurkeztu ahal izateko Notario Elkargo honen Zuzendaritza Batzordearen aurrean, hilabeteko epean, iragarkia Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Bilbao, 2022ko maiatzaren 12a.
Dekanoa,
DIEGO M.ª GRANADOS DE ASENSIO JAUNA.