Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak eman duen G 2264 2022 S zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia jakinarazteko dena.
IFZ B75160259 duen pertsonari, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Horren arabera, jakinarazten zaio 2022ko maiatzaren 3an zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia hartu dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste bategatik.
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia).
Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 64.2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.
– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorioekin, alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura eta hasieran ezarritako isun-zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.
Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.
Kasu bietan, metagarriak diren murrizketetaz baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.
Hori guztia, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan izango du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Donostia, 2022ko maiatzaren 31.
Osasunaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
JUAN MANUEL SANZO OLLAKARIZKETA.