Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2022ko ekainaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
2771

IRAGARKIA, 2022ko ekainaren 9koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita interesdunak atzera egin duela eta ondare-erantzukizuna erreklamatzeko espedientea artxibatuko dela adierazten duen ebazpena.

Ezinezkoa izan da aurrez aurre jakinaraztea eranskinean aipatzen den ondare-erantzukizuna erreklamatzeko eskaeran atzera egiteagatik artxibatzeko ebazpena, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Horretarako, interesdunari jakinarazten zaio ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezakeela organo horretan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela espediente horren barruan emandako ebazpenaren testu osoa Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzan (Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 9a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala