Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2022ko ekainaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ITUNEKO ARBITRAJE BATZORDEA
2770

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Zerga Administrazioko Estatu Agentziak Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean sustatu duen 24/2017 espedientearen berri eman duela.

Ezin izan da zuzenean jakinarazi Zerga Administrazioko Estatu Agentziak Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean sustatu duen 24/2017 espedientea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesdunak 10 egun balioduneko epea du jakinarazpena jasotzeko, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen egoitzan (Gaztelako atea 15, 1. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 3a.

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko idazkaria,

JOSE ANTONIO CAYERO BILBAO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala