Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2022ko ekainaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2769

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 2koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena; horren bidez, 2022ko deialdiko Beint bekak ematen dira 1. fasean.

Beint –Nazioartekotze-Bekak 2022– Laguntza-programaren oinarri arautzaileak Beint programa arautzen dute.

2022ko otsailaren 15eko Ebazpena, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen eta argitaratzen baitira 2022ko «Beint Nazioartekotze Bekak» laguntza programa arautzen duten oinarriak, eta beketarako deialdia egiten baita (EHAA, 44. zk., 2022ko martxoaren 2a, asteazkena).

Eskaerak aurkezteko 2022ko ekitaldiko deialdian ezarritako epea amaitu ondoren, aurkeztutako eskaerak balioesteko osaturiko Hautapen Batzordeak gauzatu du aipatutako oinarri arautzaileen 7. artikuluan bekadunak hautatzeko ezartzen den prozedura.

Hautapen/prozesua amaitu ondoren, Hautapen Batzorde horrek egindako proposamena aintzat hartuta eta aipatutako oinarri arautzaileen 9. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen 1. eta 2. eranskinetan adierazten diren pertsonak 1. Faseko bekadun zein ordezko izendatzea, prestakuntza teoriko espezializatua egiteko. Ordezkoak erreserban geratuko dira 2022ko uztailaren 15a arte egon daitezkeen bajak edo uko egiteak betetzeko. Baztertutako eskatzaileen zerrenda eta baztertzearen arrazoiak Ebazpen honen 3. eranskinean agertzen dira.

Bigarrena.– Onuradunek Nazioartekotze Bekak arautzen duten Beint –Nazioartekotze-bekak 2022– Laguntza-programaren oinarri arautzaileak ezarritakoa bete beharko dute.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka hautazko birjartze errekurtsoa jar daiteke SPRIko Nazioartekotze Zuzendariaren aurrean hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau argitaratu den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa Bilboko dagokion epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2022ko ekainaren 2a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

1. ERANSKINA
(Ikus .PDF)
2. ERANSKINA
3. ERANSKINA


Azterketa dokumentala