Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2022ko ekainaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2765

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 2koa, Migrazio eta Asiloko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egin behar duen Balioespen Batzordeko kideak.

AURREKARIAK

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko ekainaren 1eko Aginduaren bidez (2022ko ekainaren 14ko EHAA), EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko dirulaguntzetarako deia egiten da.

Agindu horren 4.1 artikuluan adierazitakoaren arabera, Migrazio eta Asilo Zuzendaritzari dagokio laguntza horiek kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea. Halaber, dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteko eskumena izango duen Balioespen Batzordeko kideak hautatuko ditu, bai eta Batzordeko idazkaritzaz arduratuko den pertsona ere.

Era berean, Aginduaren 4.2 artikuluari jarraituz, kide anitzeko organo hori gutxienez bi pertsonak eta gehienez lau pertsonak osatuko dute, betiere Migrazio eta Asilo Zuzendaritzako goi-karguak edo langile publikoak izan beharko dute.

Horrez gain, Aginduaren 4.3 artikuluak adierazten du Migrazio eta Asilo Zuzendaritzako langile publiko batek kide anitzeko organoaren idazkari gisa jardungo duela; halaber, organo horren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Aurrekoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jarraian aipatzen diren pertsonak izendatzea Balioespen Batzordeko kide. Batzorde horrek ebazpen-proposamena egingo du honako dirulaguntza hauei buruz: EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jarduerak garatzeko dirulaguntzak. Dirulaguntza horietarako deia Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko ekainaren 1eko Aginduaren bitartez egin da (2022ko ekainaren 14ko EHAA)

Mahaikideak:

Begoña Gana Camiruaga, Migrazio eta Asilo Zuzendaritzako Administrazio-kudeaketako teknikaria.

Aitor Eguinoa Isasmendi, Migrazio eta Asilo Zuzendaritzako immigrazioko teknikaria.

Idazkaria:

Lidia Barrutia Arregi, Migrazio eta Asilo Zuzendaritzako immigrazioko teknikaria.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 2a.

Migrazio eta Asiloko zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.


Azterketa dokumentala