Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2022ko ekainaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ZEGAMAKO UDALA
2761

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Toki Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 16an beste batzuen artean, honako erabakia hartu zuen:

– Zegamako Udaleko 2022rako Lan Eskaintza Publikoa onartzea eta argitaratzea agintzea.

Lan Eskaintza Publiko hau enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera egiten da.

Ondorio horietarako, honako hau egiten da:

– Aipatutako eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta eskaintzaren laburpena ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan xedatutakoa betez, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazketaren arabera.

Behin-behineko enplegua egonkortzeko 20/2021 Legearen baitako 2022ko enplegu publikoaren eskaintza.

Funtzionarioak.

1.– Plazaren izena: Gizarte langilea.

– Taldea/Azpitaldea: A2.

– Eskala: Administrazio berezia.

– Azpieskala: Teknikoa.

– Maila: 19 D.O.

– Dedikazioa: % 43,99.

– Lanpostua betetzeko era: lehiaketa, enplegua egonkortzeko prozedura.

– Hizkuntza eskakizuna: 3*

– Txanda: irekia.

– Plaza-kopurua: 1.

Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloako Udalek elkartutako plaza, horretarako formalizatutako Lankidetza Hitzarmenaren arabera.

Zegamako Udalak egingo du plazaren deialdia Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloako udalerrien elkartearen izenean, eta lanpostua lau udalen izenean beteko da.

2.– Plazaren izena: Liburuzaina eta gazte koordinatzailea.

– Taldea/Azpitaldea: C1.

– Eskala: Administrazio berezia.

– Azpieskala: Teknikoa.

– Maila: 14 D.O

– Dedikazioa: osoa.

– Lanpostua betetzeko era: lehiaketa, enplegua egonkortzeko prozedura.

– Hizkuntza eskakizuna: 3*.

– Txanda: irekia.

– Plaza-kopurua: 1.

3.– Plazaren izena: Administrazio Orokorreko Administrari laguntzailea.

– Taldea/Azpitaldea: C2.

– Eskala: Administrazio orokorra.

– Azpieskala: Laguntzailea.

– Maila: 14 D.O.

– Dedikazioa: osoa.

– Lanpostua betetzeko era: lehiaketa, enplegua egonkortzeko prozedura.

– Hizkuntza eskakizuna: 3*.

– Txanda: irekia.

– Plaza-kopurua: 1.

*Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako txostena eskatu eta Lanpostuen Zerrendan eta Plantilan aldatzeke.

Lan-kontratuko langileak:

1.– Plazaren izena: Balio anitzeko peoia.

– Taldea: A.P.

– Kategoria: 6.

– Maila: 14 D.O.

– Dedikazioa: osoa.

– Lanpostua betetzeko era: lehiaketa, enplegua egonkortzeko prozedura.

– Hizkuntza eskakizuna: 1 *

– Txanda: irekia.

– Plaza kopurua: 1.

*Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako txostena eskatu eta Lanpostuen Zerrendan eta Plantilan aldatzeke.

Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Zegama, 2022ko maiatzaren 25a.

Alkatea,

Joseba Izagirre Arozena.


Azterketa dokumentala