Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2022ko ekainaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

VALLE DE TRÁPAGA-TRAPAGARANGO UDALA
2690

IRAGARKIA, 2022 urterako enplegu publikoaren eskaintza, lanpostuak egonkortzeko modu ezohikoan eta salbuespenekoan.

2022ko maiatzaren 24ko 355/2022 Alkatetza-Dekretuaren bidez hauxe ebatzi dut:

Ikusirik: Udaleko ordezkaritza sindikalarekin izandako negoziazio-prozesua amaitu eta gero, hain zuzen ere, 2022ko apirilaren 28an, eta maiatzaren 3 eta 9an izandako bileren ostean, hemen aipatzen den Egonkortze Plana onartzeko proposamena egin zen, eta onartu ere, 2022ko maiatzaren 20an egindako ezohiko osoko bilkuran onartu zen. Horren arabera Valle de Trápaga-Trapagarango udaleko Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa eta haren eranskinak «(abenduaren 28ko 20/2021 Legea)», zeinean lanpostu hauek sartzen baitira:

(Ikus .PDF)

Kontuan harturik: uztailaren 6ko Errege Dekretu-Legearen 2. artikulua, enplegu publikoaren aldi baterakotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzkoak hauxe xedatzen duela:

«2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.bat.6 artikuluan eta 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.bat.9 artikuluan ezarritakoaz gain, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen da. Tasa horren barruan sartuko dira egiturazko plazak, lanpostu-zerrendetan sartuta egon edo ez, eta bestelako giza baliabideak edo baliabideak hartuta egon arren, aurrekontu-zerrendan sartuta dauden lanpostuak. 1. paragrafoan aurreikusitako egonkortze-prozesuak eta egonkortze-prozesu berria artikulatzen dituzten enplegu-eskaintzak 2021eko abenduaren 31 baino lehen onartu eta argitaratu beharko dira aldizkari ofizialetan, eta administrazio publiko eskudunek koordinatuko dituzte. Enplegu publikoko eskaintzetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdiak 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratu beharko dira. Hautaketa-prozesu horiek 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko dira.»

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluko g) idatz-zatian xedatutakoaren babesean, zeinak alkatetzari esleitzen baitizkio Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzeko eskuduntzak, Osoko Bilkurak onartutako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat etorriz, bai eta urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70.2 artikulua ere, zeinak onartzen baitu Enpleguaren Legearen Oinarrizko Estatutuaren testu bategina, eta Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/ /1989 Legearen 23 eta 24 artikuluak ere

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Onartzea 2022 urteareko udalaren Enplegu Publikoaren Eskaintza, modu ezohikoan eta salbuespenekoan egonkortuko diren plazei dagokiona, enplegu publikoaren aldi baterakotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera, eta halaber onartzea, «Aldi baterako enplegua egonkortzeko Valle de Trápaga-Trapagarango Udalaren Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa» eta haren eranskinak (2022ko maiatzaren 20ko osoko bilkuran onartu zirenak), era honetara:

SARBIDE SISTEMA LIBREA LEHIAKETA (6 xedapen gehigarria/ 8 xedapen gehigarria)
BARNE SUSTAPENEKO (6 xedapen gehigarria/ 8 xedapen gehigarria)

34 kodea duen lanpostuari dagokion plaza, hots, Osasun eta Gizarte Ekintzako Administrariarena, barne sustapeneko txandan eskainiko da. Lanpostu hori ez balitz beteko prozesu honen bidez, egonkortzeko txanda librera gehituko litzateke.

3 kodea duen lanpostuari dagokion plaza, hots, Akta eta Akordioetako Administrari Laguntzailearena, egonkortzeko txanda librea gehituko du, goian aipatutako barne sustapen prozesuaren ostean hutsik geratuko balitz, kontuan hartuta Funtzio Publikoaren Idazkaritzaren ebazpenaren 3.6 atalean ezarritakoa.

Bigarrena.– Dagokion iragarkia argitaratzea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, gorago aipatutako termino legal aplikagarrietan.

Hirugarrena.– Dekretu honen berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran.

Valle de Trápaga-Trapagaran, 2022ko maiatzaren 24a.

Alkatea,

XABIER CUÉLLAR CUADRA.


Azterketa dokumentala