Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2022ko ekainaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2680

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazio eta konfederazioei bideratutako laguntzen deialdia.

Euskal Eskola Publikoari buruzko 1/1993 Legeak dio Hezkuntza-administrazioak finantza-tresnak ezarriko dituela guraso-elkarteetarako eta horien federazio eta konfederazioetarako, gurasoek dituzten eginkizunak betetzeko behar duten prestakuntza iraunkorrean laguntze aldera.

EAEko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sistemarentzat ezinbestekoa da bertan sartuta dauden gizarteko sektore guztien parte-hartzea eta haien guztien laguntza, ezarrita dauzkan helburuak lortuko baditu. Zehazki, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duen abenduaren 22ko 236/2015 Dekretuaren 29. artikuluan xedatzen da gurasoek edo legezko tutoreek eskubidea dutela haurren eta nerabeen eskolako hezkuntzaren jarraipena egiteko eta hartan parte hartzeko.

EAEko Hezkuntza Sistema Hobetzeko Planak lerro estrategikoak zehazten ditu euskal hezkuntza-sistema osoa ekitatearen eta kalitatearen aldetik bikaintasunerantz joateko funtsezkotzat jotzen diren alderdiak antolatzeko. Lehenengo lerro estrategikoak (IE1: Hezkuntza-komunitatearen prestakuntza) nahitaezkotzat jotzen du hezkuntza-komunitate osoa (irakasleak, zuzendaritza-taldeak, irakasle ez diren langileak, eta familiak) prestatzea. Eta, familiei dagokienez, beren prestakuntza eta parte-hartzea funtsezko kate-mailatzat jotzen ditu hezkuntzaren arrakastaren ekuazioan. Bigarren lerro estrategikoak (IE2: Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunerako arreta) zehazten du nola erantzun behar dion gizarteak, eta derrigorrezko hezkuntzak, horren parte den aldetik, aniztasunari; praktikan, hezkuntza-erantzunaren ardatza kalitateko hezkuntza justu, ekitatibo eta guztiei aukera berdinak emango dizkien batera lekualdatzea dakar.

Hirugarren lerro estrategikoak (IE3: Elebitasuna, hezkuntza eleaniztunaren esparruan) euskararen gainean ezarriko du hezkuntza eleaniztunaren ardatza, bi hizkuntza ofizialen arteko egungo desoreka gainditzeko –gaur egun gaztelaniaren aldekoa baita– eta bi hizkuntzen arteko berdintasun soziala eta ikasleen aukera-berdintasuna sustatzeko. Laugarren lerro estrategikoak (IE4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) nahitaezko ikusten du teknologia digitala sartzea, ikasketa-metodologia eraldatzaile batetik abiatuta.

Beraz, heziketa integrala lortzeko, irakaskuntza arautuak behar-beharrezkoa du jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko ekintzak gauzatzea, Hezkuntza Sistema Hobetzeko Planeko lerro estrategikoekin lotutakoak. Eta hori, besteak beste, federazio- eta konfederazio-araubidearen arabera eratutako ikastetxeen parte-hartzearekin lortzen da.

Ondorioz, agindu honek laguntzak iragartzen ditu, bai federazio eta konfederazioen funtzionamendua eta azpiegitura ordaintzeko, bai elkarteko pertsonen prestakuntzarako eta ikasleentzako hezkuntza-jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko hezkuntza-jarduerak egiteko.

Horregatik, kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua –Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren eremuko dirulaguntzak erregulatzeari buruzkoa–, bai, halaber, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko araudia –zeinaren bidez onesten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua–, eta otsailaren 23ko 71/2021 Dekretua –zeinaren bidez ezartzen baita Hezkuntza Sailaren egitura organiko eta funtzionala–, abenduaren 23ko 11/2021 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena, eta aplikatu daitezkeen gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea dirulaguntzen deialdi bat iragartzea da unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazioen eta konfederazioen gastuei aurre egiteko. Gastuok agindu honen 2. artikuluan zerrendatzen diren jarduera diruz lagungarrien ondoriozkoak izan behar dute, eta 2022an egindakoak edo egiteko direnak.

2. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

1.– Hezkuntza Sailak, deialdi honen bidez, Hezkuntza Sistema Hobetzeko Planeko ildo estrategikoei lotutako prestakuntza bultzatzen du, eta, batez ere, ildo hauekin lotutakoa.

– IE 1. Hezkuntza-komunitatearen prestakuntza.

– IE 2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunerako arreta.

– IE 3. Elebitasuna, hezkuntza eleaniztunaren esparruan.

– IE 4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

Prestakuntza-eskaintzan berdintasunean oinarritutako hezkuntza eta hezkidetza sustatzen dituen jarduera bat gutxienez, jaso beharko da. Orientazio gisa, hezkidetzaren oinarriak deiturikoak erabil daitezke prestakuntza-ekintza hori diseinatzeko. Horiek Euskal hezkuntza sistemarako hezkuntzaren II. planean jasotzen dira, berdintasunerako eta tratu buenerako bidean (https://www.euskadi.eus/coeducacion-en-el-sistema-hicovasco-planes-weba01-planes-aktued /).

1.– Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.

2.– Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.

3.– Emakumeen jakintza eta haien ekarpen sozial eta historikoa integratzea.

4.– Gatazkak modu baketsuan eraldatzea, hezkidetzako bizikidetza-proiektuekin.

5.– Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa.

6.– Ikastetxeko espazioak eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.

7.– Hezkuntza afektiboa eta sexuala berdintasunean.

8.– Prebentzioa eta jarduera emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean.

Agindu honetan aipatzen diren laguntzak gastu hauek finantzatzeko emango dira:

a) Unibertsitateaz kanpoko ikasleen gurasoei edo elkarteetako ikasleei zuzendutako prestakuntza- eta zabalkunde-jardueren gastuak, baldin eta Hezkuntza Sistema Hobetzeko Planeko lerro estrategikoei lotuta badaude, eta inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegitik diseinatu eta garatuko dira (prestakuntza-jardueren kostua, hizlariaren bidaia-gastuak, esaterako, otorduak eta joan-etorriak, lokalen alokairua, prestakuntza-jarduerari lotutako materialak).

b) Unibertsitateaz kanpoko ikasleen guraso-elkarteen federazioen eta konfederazioen funtzionamendurako behar diren azpiegitura-gastuak, eta unibertsitateaz kanpoko ikasleen gurasoen elkarteei laguntzeko eta aholkularitza emateko gastuak (kontratatutako langileei ordaintzea, otorduak eta joan-etorriak, argia, ura, berokuntza, telefonoa, lokalaren alokairua, argitalpenen harpidetza).

c) Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren gastuak, baldin eta Hezkuntza Sistema Hobetzeko Planeko lerro estrategikoei lotuta badaude, eta inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegitik diseinatu eta garatuko dira, 2.1.a) artikuluan jasota ez daudenak eta elkarteetako ikasleei zuzenduak. Jarduera horien kostuaren % 50 ordainduko da gehienez ere (Prestakuntza-jardueraren kostua, hizlariaren otorduak eta joan-etorriak, lokalen alokairua, prestakuntza-jarduerari lotutako materialen erosketa).

Ikuspegi inklusibo eta hezkidetzat hartzen da proposatutako ekintza guztiek kontuan hartzea senitartekoen eta ikasleen (generoa, kultura, hezkuntza-premia espezifikoak eta bereziak) eta haien familien arteko aniztasuna, eta neurri egokiak ezartzea pertsona guztiek parte hartu ahal izan dezaten.

2.– Eskatutako kopuruaren % 50ekoak edo hortik gorakoak izan beharko dute unibertsitateaz kanpoko ikasleen gurasoei edo elkarteetako ikasleei zuzendutako prestakuntza-jardueren gastuek. Azken justifikazioan, emandako dirulaguntzaren % 50ekoa edo hortik gorakoa izan beharko du gurasoen edo ikasleen prestakuntza-jardueretarako justifikatutako gastuak.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Helburu horretarako, hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000) euroko kreditua kontsignatzen da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2022. urterako Aurrekontu Orokorretan, arlo edo lurralde-eremu hauen arabera banatuak:

1.– 70.000 euro, Euskal Autonomia Elkartearen mailako konfederazioentzat.

2.– 170.000 euro, ikastetxe publikoetakoak diren elkarteak biltzen dituzten eta lurralde historiko batean diharduten federazioentzat.

3.– 110.000 euro, gainerako irakaskuntza-elkarteetako federazioentzat, elkarteak nahiz kooperatibak izan.

Deialdi hau lehiaketa-prozedura bidez ebatziko da, eta arlo edo lurralde-esparru horietakoren batek esleitutako aurrekontua agortuko ez balu –eskatutako baldintzak betetzen dituzten proiektu nahikoak ez daudelako edo emandako diru-kantitateak ezarritako gehieneko kopuruak baino txikiagoak direlako–, soberan geratu den kantitatea gainerako arlo edo lurralde-esparruetara bideratuko da, hasierako esleipenaren araberako proportzioan.

4. artikulua.– Erakunde onuradunak: baldintzak eta betebeharrak.

1.– Erakunde hauek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erroldan inskribatuta eta alta emanda badaude:

a) Hezkuntza Sailari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako ikasleen guraso-elkarteen federazioak eta konfederazioak, eta itunpeko ikastetxeetakoak, unibertsitateaz kanpoko mailetakoak eta zuzenbidearen arabera eratuak, zeinen helburuak egokitzen baitira indarreko legerian xedatutakora, eta federazio edo konfederazio legez dagokien erregistroan sartuta daudenak, eta irakaskuntza-arlokoak izanda, ikasleen gurasoak biltzen badituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen guraso-elkarteak arautzeko otsailaren 10eko 66/1987 Dekretuaren 6. eta 11. artikuluetan ezarrita dagoen bezala (1987ko apirilaren 7ko EHAA).

b) Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetako ikasleen guraso-kooperatiben federazioak eta konfederazioak, unibertsitateaz kanpoko mailetakoak eta zuzenbidearen arabera eratuak, zeinen helburuak egokitzen baitira indarreko legerian xedatutakora, eta federazio edo konfederazio legez dagokien erregistroan sartuta daudenak.

2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzea.Onartu den dirulaguntza guztiz ordaindu arte eutsi beharko zaio eskakizun horri. Pertsona edo erakundeek dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta dituztela ulertuko da zorrak geroratuta eta bermatuta daudenean edo dagokion osotasun-ebazpena aurkaratzen denean etetea erabaki denean.

3.– Eskatzaileak ez du izan behar dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko inolako debekurik zigor- eta administrazio-arloan, ez eta laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

4.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretako batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.

5. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

1.– Interesdunek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko baliabide elektronikoen bidez egingo dituzte eskaerak, kontsultak eta izapide guztiak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0085010

2.– Administrazio elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak eta Informatika eta E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa –PLATEA– onartu zuen Telekomunikazio zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenak arautzen dute izapidetze elektronikoa.

3.– Izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak eskuragarri dituen administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, eskabidearen formulariora sartzeko erabiltzen dena, helbide honetan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa.

4.– Eskabidearen ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «nire karpeta» atalaren bidez bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta/

5.– Bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan jarduteko ordezkaritza beste pertsona bati ematen zaionean, pertsona horrek alta emanda egon beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan egoitza elektronikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan: https://euskadi.eus/ordezkariak

6.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak eskuragarri daude helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

6. artikulua.– Betebeharrak egiaztatzea.

1.– Ofizioz egiaztatuko dira dagokion irakaskuntza-elkarteen erregistroko izen-ematea eta alta-egoera.

2.– Dirulaguntza-eskabidea aurkeztuta, eskatzaileak baimena ematen dio laguntza ematen duen organoari zuzenean egiaztatzeko laguntzak eskatzen dituzten erakundeek betetzen dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak; izan ere, organo kudeatzaileak automatikoki eta behar beste aldiz egiaztatuko du hori, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko horretarako, Dirulaguntzei buruzko Erregelamendu Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikulua eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz. Erakunde eskatzaileak modu arrazoituan aurka egin ahal izango du, eta, kasu horretan, ziurtagiria aurkeztu beharko du, Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorraren 22. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

3.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.5 eta 50.6 artikuluak aplikatuz, eskabidearekin batera, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da, honako hau egiaztatzeko:

a) Dagoeneko eskatu eta, hala badagokio, lortu egin direla helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorri direlarik ere.

b) Egiazkoak direla eskabideko eta hari erantsitako agirietako datuak.

c) Eskatzaileak ez duela dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, ez eta laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan zehaztutako egoeretako batean ez egotea.

e) Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, baldintza hori dirulaguntzaren likidazioa egin arte mantendu behar da.

4.– Eskabideetan, laguntzak eskatzen dituen erakundeak berariaz adierazi ahal izango du baimena ematen diola organo kudeatzaileari gainerako datu edo dokumentu guztiak lortu edo egiaztatzeko, hargatik eragotzi gabe Administrazio Publikoak egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzaren alorrean dituen ahalmenak.

5.– Arestian adierazitako betekizunak ebazpena eman aurretik egiaztatuko dira, eta, hori behar bezala egiten ez bada, 8. artikuluan aurreikusten den zuzenketa izapidetuz egingo da.

6.– Era berean, prozedura honetan parte hartzen duten erakundeek baimena ematen diote Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiazta dezan egiazkoak direla aurkeztutako agiriak.

7. artikulua.– Eskabidea aurkeztea eta epeak.

1.– Eskabide-orriarekin batera (I. eranskina), erakunde eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute: «Gastuaren aurrekontua» (II. eranskina) -garatu nahi diren jarduerak banakaturik- eta «Erakunde federatuen eta konfederatuen zerrenda eguneratua» (III. eranskina). Halaber, administrazio publiko edo erakunde pribaturen bati laguntza edo dirulaguntza eskatu dioten erakundeek (laguntza hori eman bazaie edo ebazteke badago) «Beste finantzazio-iturri batzuk» inprimakia (IV. eranskina) aurkeztu beharko dute. Eskabide-eredua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0085010.

2.– Agiriak modu elektronikoan aurkeztu ahalko dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0085010.

3.– Eskabideak, aginduzko dokumentazioarekin batera, hilabeteko epean aurkeztu beharko dira agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eta epemugako hilabetean amaituko da, argitalpena egin zen egun berean. Baldin eta epemugako hilabetean ez badago egun baliokiderik, epea hilaren azken egunean amaitzen dela ulertuko da, eta hilaren azken eguna baliogabea bada, epea luzatu egingo da lehen egun baliodunera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. Artikuluak ezartzen duenaren arabera.

4.– Eskabideak euskaraz ala gaztelaniaz aurkeztuko dira, nahi bezala. Prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a eta 6.1 artikuluetan ezartzen den moduan.

5.– Eskabidea aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartu direnik deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

8. artikulua.– Agirietako akatsak zuzentzea.

1.– Aurkeztutako agiriak behar bezala beteta ez badaude edo atxiki beharreko agiriren bat falta dela ikusiz gero, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean osatzeko edo behar diren agiriak aurkezteko. Epe horretan zuzenketa egiten ez bada, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

2.– Akatsak zuzentzeko jakinarazpena bitarteko elektronikoz egingo da. Jakinarazpenak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean kontsultatu beharko dira.

3.– Interesdunak jakinarazpenaren jasotze-agiria elektronikoki sinatzen duenean, jakinarazpena egintzat emango da. Jakinarazpena bidali eta hamar egun naturaleko epean interesduna ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat joko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela edukira sartzea.

4.– Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpen-abisuak bidaltzea, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

9. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Datu pertsonalak tratatu eta «dirulaguntzak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: ikastetxe eta Plangintza finantzatzea eta laguntzea.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

– 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzko Orokorra.

– 1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.

Hartzaileak:

– Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

– Ekonomia eta Ogasun Saila.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/tratamendu-jardueren-erregistroa-tje/web01-aprat/eu/eu/contenidos/informacion/rat/eu_def/adjuntos/0454_eu.html

Araudia:

Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

10. artikulua.– Dirulaguntzak kudeatzeko organoa.

Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusten diren laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

11. artikulua.– Federazioei eta konfederazioei emandako laguntzen zenbatekoa.

1.– Hirugarren artikuluan zehaztutako kopuruei dagozkien kredituak artikulu honetan ezarritako banaketa-sistema aplikatuz banatuko dira eskaera egiten duten elkarteen artean. Horietako bakoitzari emandako zenbatekoa ez da inola ere izango eskatutako zenbatekoa baino handiagoa.

a) EAEren eremuko konfederazioak.

Konfederazio bakoitzari emandako puntuazioarekiko proportzionala izango da banaketa.

Sare publikoko konfederazioei bi puntu emango zaie EAEren eremuan konfederazio horiei atxikitako sare publikoko federazioen unibertsitateaz kanpoko ikasleko.

Gainerako konfederazioei puntu bat emango zaie federazio horiei atxikitako federazioen unibertsitateaz kanpoko ikasleko.

b) Lurralde historikoaren eremukoak diren eta ikastetxe publikoetako elkarteak biltzen dituzten federazioak:

37.800 euroko hasierako laguntza bat emango zaie onartutako eskabide guztiei.

Gero, federazio bakoitzari puntu bat emango zaio federazio horiei atxikitako elkarteetako unibertsitateaz kanpoko ikasleko. Banatu beharreko soberakin hori atal honetako federazio guztiei emandako puntu guztien baturarekin zatituko da, eta faktore konstante horrekin biderkatuko da lortutako puntuazioa.

c) Gainerako federazioak:

Atal honetarako gordetako kredituen kargura, hasierako laguntza hauek emango dira:

5 elkartez edo gutxiagoz osatutako federazioak: 1.350 euro.

6 elkartez edo gehiagoz osatutako federazioak: 2.700 euro.

40 ikasle baino gutxiagoko matrikula duten eskola txikietako elkarteen federazioak, 14 erakunde edo gehiago biltzen badituzte, betiere: 6.300 euro.

Gero, federazio bakoitzari puntu bat emango zaio federazio horiei atxikitako elkarteetako unibertsitateaz kanpoko ikasleko. Banatu beharreko soberakin hori atal honetako federazio guztiei emandako puntu guztien baturarekin zatituko da, eta faktore konstante horrekin biderkatuko da lortutako puntuazioa.

2.– Federazio batean baino gehiagotan dauden guraso-elkarteen ikasleak federazioen artean hainbanatuko dira. Ikasle-kopurua ezin bada zatitu elkartea partaide den federazio-kopuruaz, kontuan hartuko da guraso-elkarteko ikasleen kopurua zati partaide den federazio-kopurua eragiketaren zatiduraren zati osoa.

3.– Ikasleen zenbaketatik kanpo geratzen dira 0-3 urte bitarteko irakaskuntza-mailakoak (ez-derrigorrezkoa).

4.– 3. artikuluan kontsignatutako zenbatekoekin zerikusia duten gastuek lotura zuzena izan beharko dute antolatutako jarduerekin edo erakundearen beraren antolaketako eta funtzionamenduko ohiko gastuekin.

12. artikulua.– Ebazpena.

1.– Eskabideak egiaztatu ondoren, Ikastetxe eta Plangintza zuzendariak behin-behineko ebazpena emango du, erakunde onuradun bakoitzari emandako laguntzen zenbatekoa edo, hala badagokio, laguntza ukatzeko arrazoiak adierazita. Behin-behineko ebazpenaren jakinarazpena Euskal Autonomia Erdidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da, https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa helbidean. Eskatzaileek hamar egun izango dituzte, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko.

2.– Behin betiko ebazpenak behin-behineko ebazpenaren datu berberak izango ditu, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da, https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa helbidean, behin-behineko ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean, gehienez ere.

3 – Behin betiko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.– Horrez gain, informazioa emate aldera, behin betiko ebazpena EHAAn ere argitaratuko da.

5.– Deialdia argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean argitaratuko da behin betiko ebazpena. Epe hori igaro eta ez bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi, interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute eskabidea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

6.– Aurreko puntuan esandakoa gorabehera, organo kudeatzaileak interesdunei jakinarazpen-abisuak bidali ahal izango dizkie, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

13. artikulua.– Laguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honen bidez lortutako laguntza bateragarria izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren bidez edo beste edozein administrazio publikotatik eta erakunde pribatutatik lortutakoekin, betiere guztien baturak ez badu gainditzen dirulaguntza honen xede den gastuaren % 100. Gainditzen badu, aldiz, egindako gastutik gora jasotzen den kopurua kenduko zaio deialdi honen arabera legokiokeen dirulaguntzari.

14. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Agindu honetan araututako laguntzen erakunde onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituzte (finantzaketa publikoa dela jakinarazteko publizitate egokia emateko neurriak ere hartu beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko lege horren 18. artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan jasotakoarekin bat etorriz); horietaz gainera, betiere, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Dirulaguntza eman dion administrazioari jakinaraztea xede bererako lortu duen beste edozein laguntzaren berri, hala agintzen baitu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluak (testu bategina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsi zen; 1998ko urtarrilaren 19ko EHAA).

b) Laguntza ematea egiteko dirulaguntza eman duen administrazioak egin beharreko egiaztapen-ekintzak eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko kontrol-ekintzak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan bertan adierazten denez.

c) Emandako dirulaguntza onartzea. Dirulaguntza onartutzat joko da ebazpen hau jakinarazi eta hamar eguneko epean idatziz uko egiten ez bazaio.

d) Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari justifikatzea, memoria bat aurkeztuz, eskakizunak eta baldintzak bete egiten direla eta jarduera egin, egin dela.

e) Dirulaguntza eman den xederako erabiltzea.

f) Diruz lagundutako jardueren ondorioz sor daitezkeen arriskuak bere gain hartzea eta, hala badagokio, arrisku horiek estaltzeko asegurua egitea.

15. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea eta justifikatzea.

1.– Bi alditan egingo da ordainketa:

a) Lehenengoa, dirulaguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.

b) Gainerako % 25a, aldiz, «Gastua justifikatzea» (V. eranskina) inprimaki arautua behar bezala beteta eta ordura arte izandako gastuen faktura eta ordainagiriekin eta egindako jardueren banaketarekin aurkezten denean ordainduko da. Ordainketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez egingo da: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak. Agiri horiek aurkezteko epea 2022ko abenduaren 2an amaituko da, egun hori barne.

Fakturak hiru multzotan sailkatuta aurkeztuko dira, 2. artikuluan aipatzen diren 3 gastu-moten arabera, jarduera-mota bakoitzeko.

2.– Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean egon behar du entitate onuradunak. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da, bide elektronikoa erabiliz; bide hori Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Sailak ematen du, helbide honetan: http://www.euskadi.eus/web01-s2oga/eu/contenidos/informacion/regtelter_infor/eu_rtt/index.shtml

3.– Esleitutako dirulaguntza adierazitako epeetan justifikatu ezean edo esleitutako dirulaguntza baino gutxiago justifikatuz gero, ebazpena dagokion kopuruaren heinean aldatzeko prozedura hasiko da, eta, hala badagokio, galdu egingo da laguntza eskuratzeko eskubidea.

4.– Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

5.– Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak dirulaguntza justifikatzeko jatorrizko agiriak eskatu ahal izango dizkio erakunde onuradunari.

6.– Laguntza horien osagarritasuna dela eta, fakturen eta ordainagirien justifikazio-balioa beren edukiaren araberakoa izango da, eskala hauei jarraikiz:

a) Unibertsitateaz kanpoko ikasleen gurasoei edo elkarteetako ikasleei zuzendutako prestakuntza-jardueren gastuen balioaren % 100.

b) Unibertsitateaz kanpoko ikasleen guraso-elkarteen federazioen eta konfederazioen funtzionamendurako behar diren azpiegitura-gastuen balioaren % 100.

c) Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren gastuen balioaren % 100, 15.6.a) artikuluan jasota ez daudenak eta elkarteetako ikasleei zuzenduak. Jarduera horien kostuaren % 50 ordainduko da gehienez ere.

7.– Emandako dirulaguntzaren % 50ekoa edo hortik gorakoa izan beharko du unibertsitateaz kanpoko ikasleen gurasoei edo elkarteetako ikasleei zuzendutako prestakuntza-jardueretarako justifikatutako kopuruak.

16. artikulua.– Laguntzaren baldintzak aldatzea.

Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzak gerora aldatzen badira, esaterako, emandako dirulaguntzaren gastua behar bezala ez justifikatzea –dirulaguntzaren helburua betetzeari utzi gabe, betiere–, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak likidazio-ebazpena emango du, eta, horren bidez, emandako dirulaguntzen zenbatekoak berriz doituko dira, eta laguntza horiek emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuko dira. Baldintzak aldatzeak emandako dirulaguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharra baldin badakar, 17. artikuluan araututako itzultzeko prozedura hasiko da.

17 artikulua.– Ez-betetzearen araubidea.

1.– Dirulaguntzen pertsona onuradunek, nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuen kargurako laguntza publikoak erabiltzeagatik ezartzen den zehapen-araubideari eutsi beharko diote, eta –Diru Laguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoa aplikatuz– honako kasu hauetan, berriz, eman eta jasotako zenbatekoa itzuli beharko dute, osorik edo partez, baita aplika daitezkeen legezko interesak ere (berandutze-interesa barne dela):

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2033 Lege Orokorraren 37. artikuluaren 1. apartatuan jasotako itzulketa-kausaren bat egoteagatik edo Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 91. artikulutik 93. artikulura bitartean jasotako itzulketa-kausaren bat egoteagatik.

b) Erakunde onuradunak dirulaguntza ez erabiltzea eskatu zen eta eman zen xede bererako.

c) Ez gauzatzea dirulaguntza ematea eragin zuen jarduera.

d) Ez justifikatzea interesa erakutsi zuen xede jakinetarako aplikatu izana.

e) Oro har ez betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. Tituluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), agindu honetan edo dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako betekizunak.

2.– Itzulketarako, abenduaren 17ko 698/91 Dekretuan horretarako ezarritako prozedura beteko da, hargatik eragotzi gabe bidezkoak diren gainerako ekintzak; dekretu horren bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen. Bestalde, aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari; horretarako, hilabeteko epea dute, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 31.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala