Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2022ko ekainaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2678

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 31koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUn lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoari buruzko 2022ko maiatzaren 4ko ebazpenean egindako akatsa zuzentzeko dena.

UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deia 2022ko maiatzaren 4ko Ebazpenaren bidez egin zen, eta EHAAn argitaratu zen 2022ko maiatzaren 16an.

Eranskinean akatsa antzeman denez, Gerentzia honek zuzentzea ebatzi du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (urriaren 1eko 39/2015 Legea, 109.2 artikulua) emandako ahalmenez baliatuz. Beraz,

Eranskinean, lanpostua betetzeko baldintzak aipatzerakoan, bigarren puntuan dionean:

«2.– 3. hizkuntza eskakizuna gaindituta izatea euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura mailekin parekatzeko den Dekretuak adierazten duen legez (azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua).....»

Lanpostuaren hizkuntza-eskakizunak derrigortasun-datarik igarota ez duenez, paragrafoa ez da agertu behar.

Akats honek eragina du interesatuen eskabideak aurkezteko aukeretan. Horregatik beharrezkoa da eskabideak aurkezteko hamabost laneguneko epe berria zabaltzea, akats zuzenketa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.

Leioa, 2022ko maiatzaren 31.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala