Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2022ko ekainaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKADIKO KIROL PORTUAK
2561

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 24koa, Euskadiko Kirol Portuetako zuzendariarena. Horren bitartez 2022ko maiatzaren 2ko ebazpenaren akatsak zuzentzen dira. Ebazpen haren bitartez erabakitzen da, deialdi publiko bidez, Lekeitioko portuan 7. zerrendako aisia-ontzientzako eta beste herrialde batzuetako ontziak direnean kategoria baliokidean sailkatutako ontzientzako amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedurari hasiera ematea.

Euskadiko Kirol Portuetako zuzendariaren 2022ko maiatzaren 2ko ebazpenaren bitartez hasiera eman zaio Lekeitioko portuan 7. zerrendako aisia-ontzientzako eta beste herrialde batzuetako ontziak direnean kategoria baliokidean sailkatutako ontzientzako amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedurari. Deialdi publikoa denez, ebazpena 2022ko maiatzaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 97. zenbakian argitaratu zen.

Ebazpen horren Oinarriak izeneko I. eranskineko Bigarren oinarrian. Eskainitako amarralekuak izenekoan, ontziaren gehieneko dimentsioen arabera pantalanerako amarraleku kategoria bakoitzean eskainitako plaza-kopurua adierazten den lekuan, akats bat antzeman da kategorien zerrendako letren korrelazioan. Akats hori zuzendu egin da.

Halaber, honi dagokion kategorian «Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 11 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,65 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,4 metro duten ontzientzat: 2», akats bat hauteman da kategoria horri dagokion gehieneko zabaleran, 3,9 metro edo gutxiagokoa izan behar baita, eta ez 3,65 metro edo gutxiagokoa, eta honi dagokion kategorian «Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 12,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,55 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 5» akats bat hauteman da kategoria horri dagokion gehieneko zabaleran, 4,1 metro edo gutxiagokoa izan behar baita, eta ez 3,55 metro edo gutxiagokoa.

Azkenik, transkripzio-akats bat antzeman da Zazpigarren oinarriko, Amarralekuak esleitzeko prozedura, 2. puntuko, Amarralekuaren esleipena, 2.1 ataleko, Irizpide orokorraren laugarren puntuan. Bertan, «gainditzen badituzte» esaten duen lekuan, «irteten badira» esan behar du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuei eta Itsas Garraioari buruzko ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 24. artikuluak Euskadiko Kirol Portuen xedea ezartzen du, eta, besteak beste, Jaurlaritzak esleitzen dizkion aisia-nabigazioko portuen eta horiekin lotuta dauden erabilera-eremuen kudeaketa integrala dela jasotzen du. Ildo beretik doa maiatzaren 12ko 2020/58 Dekretuaren bidez onartutako estatutuen 5. artikulua.

Halaber, Euskadiko Kirol Portuak erakundeari bere eginkizunak betetzeko behar dituen bitartekoak atxikitzen dizkion maiatzaren 12ko 59/2020 Dekretuaren 1. artikuluak erakundeari esleitzen dio zenbait portutako eta, besteak beste, Donostiako kirol-dartsenako kirol-portuko zerbitzu publikoaren kudeaketa. Beraz, Euskadiko Kirol Portuak erakundeari dagokio Donostiako kirol-dartsenari dagokion portuko jabari publikoa kudeatzea eta, horrekin batera, amarralekuak erabiltzeko emakidak esleitzea.

Aurrekoaren arabera, Zuzendaritza honek maiatzaren 12ko 58/2020 Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Kirol Portuak erakundearen estatutuen 15-2, o) artikuluak ematen dizkion ahalmenez baliatuz.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Kirol Portuetako zuzendariaren 2022ko maiatzaren 2ko ebazpenaren akatsak zuzentzea. Ebazpen haren bitartez erabaki da, deialdi publiko bidez, 7. zerrendako aisia-ontzientzako eta beste herrialde batzuetako ontziak direnean kategoria baliokidean sailkatutako ontzientzako amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedurari hasiera ematea, Lekeitioko portuan. Zuzenketak Ebazpen horren I. eranskineko Bigarren oinarrian, Eskainitako amarralekuak izenekoan, ontziaren gehieneko dimentsioen arabera pantalanerako amarraleku kategoria bakoitzean eskainitako plaza-kopurua adierazten den lekuan egin behar dira.

hau esaten duen lekuan:

«– Pantalanean amarratzeko kategoria bakoitzean eskainitako plaza-kopurua honako hau da, ontziaren benetako gehieneko neurrien arabera:

a) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 5,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 1,8 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 1,5 metro duten ontzientzat: 6.

b) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 6,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 1,8 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 37.

– Horietatik:

• 0,7 metroko gehieneko sakonerarekin: 35.

• 0,3 metroko gehieneko sakonerarekin: 2.

c) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 6,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,15 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 82.

– Horietatik:

• 1,5 metroko gehieneko sakonerarekin: 80.

• 0,8 metroko gehieneko sakonerarekin: 2.

d) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 6,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,5 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 40.

– Horietatik:

• 1,5 metroko gehieneko sakonerarekin: 39.

• 0,7 metroko gehieneko sakonerarekin: 1.

e) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 7 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,8 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 22.

– Horietatik:

• 2 metroko gehieneko sakonerarekin: 18.

• 1,5 metroko gehieneko sakonerarekin m: 2.

• 1,00 metroko gehieneko sakonerarekin: 2.

Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 8 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,8 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat.

– Horietatik:

• 2,4 metroko gehieneko sakonerarekin: 19.

• 2 metroko gehieneko sakonerarekin: 13.

• 1,00 metroko gehieneko sakonerarekin: 1.

• 0,7 metroko gehieneko sakonerarekin: 1.

f) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 9 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,4 metro duten ontzientzat m: 11.

g) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 10 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,25 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,8 metro duten ontzientzat: 6.

h) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 10,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,4 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,8 metro duten ontzientzat: 5.

i) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 11 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,65 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,4 metro duten ontzientzat: 2.

j) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 12,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,55 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 5.

– Horietatik:

• 2,4 metroko gehieneko sakonerarekin: 4.

• 1,7 metroko gehieneko sakonerarekin: 1.

k) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 15 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 4,2 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 4.»

hau esan behar du:

«– Pantalanean amarratzeko kategoria bakoitzean eskainitako plaza-kopurua honako hau da, ontziaren benetako gehieneko neurrien arabera:

a) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 5,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 1,8 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 1,5 metro duten ontzientzat: 6.

b) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 6,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 1,8 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 37.

– Horietatik:

• 0,7 metroko gehieneko sakonerarekin: 35.

• 0,3 metroko gehieneko sakonerarekin: 2.

c) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 6,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,15 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 82.

– Horietatik:

• 1,5 metroko gehieneko sakonerarekin: 80.

0,8 metroko gehieneko sakonerarekin: 2.

d) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 6,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,5 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 40.

– Horietatik:

• 1,5 metroko gehieneko sakonerarekin: 39.

• 0,7 metroko gehieneko sakonerarekin: 1.

e) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 7 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,8 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 22.

– Horietatik:

• 2 metroko gehieneko sakonerarekin: 18.

• 1,5 metroko gehieneko sakonerarekin: 2.

• 1,00 metroko gehieneko sakonerarekin: 2.

f) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 8 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,8 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 34.

– Horietatik:

• 2,4 metroko gehieneko sakonerarekin: 19.

• 2 metroko gehieneko sakonerarekin: 13.

• 1,00 metroko gehieneko sakonerarekin: 1.

• 0,7 metroko gehieneko sakonerarekin: 1.

g) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 9 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,4 metro duten ontzientzat: 11.

h) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 10 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,25 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,8 metro duten ontzientzat: 6.

i) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 10,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,4 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,8 metro duten ontzientzat: 5.

j) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 11 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,9 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,4 metro duten ontzientzat: 2.

k) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 12,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 4,1 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 5.

– Horietatik:

• 2,4 metroko gehieneko sakonerarekin: 4.

• 1,7 metroko gehieneko sakonerarekin: 1.

l) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 15 metro edo gutxiagokoa, gehieneko zabalera 4,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,8 metro duten ontzientzat duten ontzientzat: 4.»

Bigarrena.– 2022ko maiatzaren 2ko ebazpenaren akatsak zuzentzea. Ebazpen haren bitartez erabaki da, 7. zerrendako aisia-ontzientzako amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedurari hasiera ematea, Donostiako kirol dartsenan. Zuzenketak Ebazpen horren I. eranskineko Zazpigarren oinarrian, Amarralekuak esleitzeko prozedura izenekoan, 2. puntuan, Amarralekuen esleipena, izenekoan 2.1 atalaren, Irizpide Orokorrak izenekoaren laugarren puntuan egin behar dira:

hau esaten duen lekuan:

«– Eskatzaileak eskaera egiten duen unean ontzirik ez badu eta deialdi hau ebatzi ondoren amarralekuren bat esleitzen bazaio, ebazpen hori ondoriorik gabe geratuko da, baldin eta eskatzaileak azkenean eskuratzen duen ontziaren benetako gehieneko neurriak ez badatoz bat eskaeran adierazi duen eskuratu beharreko ontziaren luzeraren benetako gehieneko neurriekin, baldin eta eskuratutako ontziaren benetako neurriek eskaeran ezarritako kategoriarako ezarritako mailak gainditzen badituzte.»

hau esan behar du:

«– Eskatzaileak eskaera egiten duen unean ontzirik ez badu eta deialdi hau ebatzi ondoren amarralekuren bat esleitzen bazaio, ebazpen hori ondoriorik gabe geratuko da, baldin eta eskatzaileak azkenean eskuratzen duen ontziaren benetako gehieneko neurriak ez badatoz bat eskaeran adierazi duen eskuratu beharreko ontziaren luzeraren benetako gehieneko neurriekin, baldin eta eskuratutako ontziaren benetako neurriak eskaeran ezarritako kategoriarako ezarritako mailetatik irteten badira.»

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izatea ebazpenaren datatik aurrera.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuari, edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 24a.

Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendaria,

EDURNE EGAÑA MANTEROLA.


Azterketa dokumentala