Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2022ko ekainaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2547

509/2022 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Anselmo José Delgado Ramírez jauna izendatzen den Zamudioko Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako taldeburu, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

BOMSeko zuzendari-gerentearen otsailaren 9ko 85/2022 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen, Zamudioko Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako Taldeburu lanpostua betetzeko, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Balorazio Batzordeak, aurkeztutako eskabideen balorazioa egin ondoren, dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Anselmo José Delgado Ramírez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak aintzat hartuta, erabaki da hura izendatzea Zamudioko Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako taldeburu, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Beraz, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau erkidearekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen urtarrilaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Anselmo José Delgado Ramírez jauna izendatzea Zamudioko Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako taldeburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko maiatzaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– lzendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak eragingo du langilea beste postu funtzional batera lekualdatzea, eta interesdunak bere kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Ondorioz, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek kargugabetze-egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta BOMSi jakinaraziko zaie.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko maiatzaren 25a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

CARLOS PEREIRA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala