Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2022ko ekainaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2461

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titular izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2021eko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2021-11-25eko BOE).

2021eko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez (2021-11-25eko BOE) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Naroa Gacía Ibaibarriaga andrea (NAN: ***4260**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1-D00155-32. Jakintza arloa: «Historiaurrea». Saila: Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskera/ingelesa/gaztelania); Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Iberiar Penintsularen Historiaurrea» eta «Historiaurreko Gizarte Ekoizleak».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2022ko maiatzaren 19a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala