Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2022ko ekainaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2456

IRAGARKIA, Osasunaren Arabako lurralde-ordezkariarena, espedienteen instruktoreak eman dituen zehapen-prozeduren ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Ebazpen-proposamen horiek ohiko moduan jakinarazten saiatu arren ezinezkoa izan da. Horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunak egutegiko hamabost eguneko epea du jakinarazpen honen biharamunetik zenbatzen hasita, alegazioak aurkezteko, halaber, Osasunaren Arabako Lurralde Ordezkaritza honetan espedientea aztertu ahal izango du (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz), gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legeak 39.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen bada, zenbatekoa 39/2015 Legeak 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honetan adierazitako helbidean eskatu ahal izango du.

Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan izango ditu ondorioak, epe-zenbaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 12a.

Osasunaren Arabako lurralde-ordezkaria,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala