Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2022ko ekainaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2453

IRAGARKIA, 2022ko apirilaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, dirulaguntza itzultzeko prozedura hasi dela jakinarazten duena (luzaroko langabeak kontratatzeko laguntzen deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak dirulaguntza itzultzeko prozedura hasteko erabakia hartu zuen 2022ko otsailaren 28an, 30 urtetik gorako luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko 2020rako laguntzen deialdiaren 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (2019-12-27ko EHAA). Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2019ko abenduaren 11n.

Ezinezkoa izan da dirulaguntza itzultzeko prozedura hasteko erabakia zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Emandako dirulaguntza itzultzea bidezkoa den edo ez erabakitzeko, 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eskubidea defendatzeko komeni dena aurkezteko edo alegatzeko. Horretarako, jakinarazten da laguntza itzultzeko prozeduraren hasieraren gaineko testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da eranskinean adierazitako interesduna jakitun geratzeko, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala