Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2022ko ekainaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
2441

IRAGARKIA, Ogasun Zuzendaritzaren Zerga Araudiaren Zerbitzuaren buru lanpostua (kodea: 1032.001) izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (53. zenbakia), 2022ko maiatzaren 9koan, argitaratu da Ester Urruzola Moreno Ogasun Zuzendaritzaren Zerga Araudiaren Zerbitzuaren buru lanpostuari (kodea: 1032.001) atxiki zaiola. Lanpostu hori betetzeko deialdia martxoaren 2ko 136/2022 Foru Aginduaren bidez egin zen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren (61. zenbakia) argitaratu zen, 2022ko martxoaren 25ean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 9a.

Giza Baliabideen Zerbitzuko burua,

LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.


Azterketa dokumentala