Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2022ko ekainaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2440

146/2022 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez M.ª Jose Pizarro Porteros andrea Hematologiako 4.1. unitatean (Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko Unitatea) Gainbegirale kargutik kendu egin den, berak hala eskatuta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 22ko 897/2017 Ebazpenaren bidez, M.ª Jose Pizarro Porteros andrea Hematologiako 4.1. Unitatean (Onkohematologiako Kudeaketa klinikoko Unitatea) Gainbegirale izendatu zuten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, zuzendaritza gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Jose Pizarro Porteros andrea Hematologiako 4.1. unitatean (Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko Unitatea) Gainbegirale kargutik kentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko otsailaren 6tik aurrera izan zituen ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko otsailaren 23a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala