Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2022ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

FINANTZEN EUSKAL INSTITUTUA
2439

IRAGARKIA, Finantzen Euskal Institutuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiarena; erabaki horren bitartez, enpresa ertain eta MidCap enpresei zuzendutako finantzaketa-programa baten deialdia eta oinarri arautzaileak onartzen dira, COVID-19k eragindako kaudimen arazoei aurre egiteko. Euskadiko COVID-19 Kaudimena Programa.

Finantzen Euskal Institutuak (Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoa) argitaratzen du enpresa ertain eta MidCap enpresei zuzendutako finantzaketa-programa bat abian jarri duela.

Finantzaketa-lerro horren xedea izango da RIS3 Euskadi 2030 espezializazio adimendunaren estrategiaren eremuekin lotzen diren sektoreetan aritzen diren eta pandemiaren ondorioz beren jardueran inpaktua pairatu duten enpresa ertainen eta MidCap enpresen bideragarritasuna ahalbidetzea, kaudimen-arazoei aurre egiten lagunduz.

Deialdiaren oinarriak eta eskabidea betetzeko prozedurari buruzko informazio orokorra «www.ivf-fei.euskadi.eus» web-orrian dago kontsultagai.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 17a.

Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.


Azterketa dokumentala