Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2022ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ORDIZIAKO UDALA
2353

IRAGARKIA, 2022ko enplegu publikoraren eskaintzari buruzkoa.

Ordiziako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 16an, hurrengo akordioa onartu zuen:

«Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluak eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22. artikuluak ezartzen dute lan-eskaintza publikoa egingo dela aurrekontuaren barruan dauden, eta langile berriekin bete behar diren giza baliabideen beharrak betetzeko. Horren harira, langileen zerrendan gertatutako aldaketak ikusita, udal sailen ordezkariek aurkeztutako langile beharrak aztertuta, eta enplegu publikoan behin-behinekotasuna gutxitzeko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoa aintzat hartuta, hauxe erabaki da:

Bat.– Onestea Udalaren Lan-Eskaintza Publikoa, Egonkortze-Prozesuaren-Plazena, salbuespenez eta ez-ohiko izaerarekin, enplegu publikoan behin-behinekotasuna gutxitzeko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraiki.

Bi.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen baitan, Enplegu Publikoaren Eskaintza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea».

Ordizia, 2022ko maiatzaren 16a.

Alkatea,

ADUR EZENARRO AGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala