Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2022ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2341

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Erik Alonso González jaunak gainditu egin duela 2021eko abenduaren 10eko ebazpenak (2022ko urtarrilaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Matematika Aplikatua» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Erik Alonso González jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***6762**. Kodea: AGC8L1 – D00066-17. Jakintza arloa: Matematika Aplikatua. Saila: Matematika Aplikatua. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskara/gaztelera/ingelesa). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Matematika Diskretua».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2022ko maiatzaren 20a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala