Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu-eskaintzari buruzkoa.
Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eta seigarren, zazpigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoa ikusita, eta Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioaren Patronatuak 2022ko maiatzaren 19an hartutako erabakia betez, zeinaren bidez BIOEF – Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioaren enplegu-eskaintza onartzen baita 30 lanpostu egonkortzeko, eskaintza hori argitaratzen da:
Enplegu-eskaintzan sartutako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdiak 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratuko dira.
Barakaldo, 2022ko maiatzaren 19a.
Lehendakariorde eta ahaldun nagusia,
MARÍA ÁNGELES IBARRONDO UNAMUNZAGA.