Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, Visesa erakunde publikoaren jabetzako etxebizitza libreko DB-3 partzela besterentzeari buruzkoa. Partzela hori Bilbon, Zorrotzaurreko Alde Mistoko JI-1-eko 1. EUan kokatuta dago.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Departamentu juridikoa.
c) Espediente-zenbakia: CON-2022-PA-001 Lurren besterentzea.
2.– Besterenduko den objektua.
a) Objektuaren deskribapena: Visesa erakunde publikoaren jabetzako etxebizitza libreko DB-3 partzela besterentzea. Partzela hori Bilbon, Zorrotzaurreko Alde Mistoko JI-1-eko 1. EUan kokatuta dago.
b) Zatitan banatua: ez.
c) Egikaritze-lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-modua.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: lehiaketa.
d) Esleipen-irizpideak: 1) Eskainitako prezioa (85 puntu); 2) Erosteko aukeraren prezioa igotzea, tasaren % 20, Agirian eskatutako gutxienekoarekin alderatuta (15 puntu).
4.– Aurrekontu-oinarria: 45.200.000,00 euro, BEZik gabe, eta gastuak kanpo utzita. Partzelarako eskainitako prezioa ezingo da aipatutako zenbatekoaren azpitik egon.
5.– Bermeak. Behin-behinekoa: lizitazioaren prezio-oinarriaren % 5 (% 2 + % 3). Esleipena lortu ez duten lizitatzaileei esleipenaren unean itzuliko zaie % 2ko bermea, eta % 3, salerosketako eskritura publikoa emateko datan. Esleipendunari behin-behineko bermea itzuliko zaio erosteko aukerako kontratua sinatzeko unean, aurretiaz aukera izateko eskubideari lotutako prima ordaindu badu.
6.– Agiriak eta informazioa lortzea.
a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).
b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A (2. solairua).
c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
d) Telefonoa: 945 21 40 50.
e) Telefaxa: 945 06 84 40.
f) Agiriak eta informazioa lortzeko epemuga: 2022ko uztailak 22.
Baldintza juridiko-ekonomikoen agiria eta higiezinari lotutako agiriak Visesaren webgunean kontsultatu ahalko dira: www.visesa.eus
9.– Eskaintzak aurkeztea:
a) Aurkezteko epemuga: 2022ko uztailak 29. Ordua: 13:00.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausulen agirian aurreikusitako agiriekin.
c) Aurkezteko lekua: Gamarrako Atea 1-A (2. solairua).
d) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
e) Lizitatzailea eskaintza mantentzera behartuta egongo den epea: esleipendunarekin salerosketako eskritura publikoa emateko datara arte.
f) Aldaeren onarpena: ez dira onartzen.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).
b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A (2. solairua).
c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
d) Data: 2022ko irailak 29.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren esku.
12.– Hala badagokio, atari informatikoa edo webgunea. Bertan, deialdiari lotutako informazioa agertuko da eta agiriak lortu ahalko dira: www.visesa.eus
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 19a.
VISESAko zuzendari nagusia,
CARLOS QUINDÓS FERNÁNDEZ.