Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2022ko maiatzaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2320

ERABAKIA, 2022ko maiatzaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2022rako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak antolatzen dituen Ente Publikoaren Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen den.

Osasun Sailaren 2020-2024ko Marko Estrategikoan, non pertsonen beharrei erantzun onena ematen jarraitzeko Eusko Jaurlaritzaren osasun-politiken gida definitzen den, gure Euskal Osasun Sistema hobetzen jarraitzeko erronka planteatzen da, langileengan, azpiegitura berrietan, ikerketan eta prozesuetan inbertituz, integrazioaren, lankidetzaren eta eraginkortasunaren printzipioetatik abiatuta.

Langileen eremuan, enplegua kontsolidatzea aurreikusten da, plantilla handitzeko neurriak ezarriz, Osakidetzari lan-egonkortasun handiagoa emateko, 2020-2024 aldian dagozkion hautaketa-prozesuak deituz, onartutako Enplegu Publikoaren Eskaintzen esparruan.

Horrela, eta 2021eko maiatzaren 11ko Osasuneko Mahai Sektorialean hartutako konpromisoak betez, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarriari dagokion enplegu publikoaren eskaintza onartu behar da, abenduaren 28ko 20/2021 Legean, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoan, ezarritakoaren arabera.

Enplegu publikoaren eskaintza horrek aldi baterako enplegua egonkortzeko deialdi-prozesuak ekarriko ditu, eta honako plaza hauek izango dituzte:

1.– Egiturazko plazak edo lanpostuak, egiturazko plantillaren barruan egon edo ez, aurrekontu-zuzkidura dutenak eta, gutxienez, 2020ko abenduaren 31 baino lehenagoko hiru urteetan aldi baterako eta etenik gabe okupatuta egon direnak, Ente Publikoaren zerbitzu-erakundeetako plantillaren egungo egoeraren arabera. Plaza horiek egonkortzeko, hautaketa-prozesuen deialdiak egingo dira, lehiaketa-oposizioaren sistemaren bidez.

2.– Aurreko paragrafoan ezarritako baldintzak bete arren, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik aldi baterako eta etenik gabe betetzen diren lanpostuak. Salbuespen gisa, plaza horiek egonkortzeko, lehiaketa bidezko hautaketa-prozesuen deialdiak egingo dira.

3.– Egiturazko lanpostu hutsak, aldi baterako izaera duten langileek aldi baterako betetzen dituztenak, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik. Era berean, plaza horiek egonkortzeko, salbuespen gisa, hautaketa-prozesuen deialdiak egingo dira, lehiaketa-sistemaren bidez.

Lanpostuen lanbide-kategorien araberako banaketa eta deialdien oinarriak Osasuneko Mahai Sektorialean negoziatuko dira, eta Administrazio Kontseilu honek onartu ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

Osakidetzak berriz ere bere profesionalen enpleguaren kalitatea hobetzeko konpromisoa hartu du, dagoeneko aipatutako abenduaren 28ko 20/2021 Legean (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa) jasotako oinarrizko arauetan ezarritako lege-esparruaren barruan.

Azaldutakoaren arabera, Osasuneko Mahai Sektorialaren esparruan negoziatu ondoren, 2022ko maiatzaren 11ko bileran, eta Kontseilu honi aurkeztutako dokumentuak aztertuta, Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean xedatutakoarekin eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.5.f) artikuluak bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2022ko maiatzaren 13ko bilkuran honako hau erabaki du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2022. urteko aldi baterako enpleguaren egonkortze-prozesuak antolatzen dituen Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen da, estatutupeko langile finko izateko. Gehienez ere 3.723 plaza integratzen ditu, txanda irekian deituak izateko. Horietatik 2.166 lehiaketa-oposizio sistemaren bidez deituko dira, eta gainerako 1.557, salbuespen gisa eta behin bakarrik, lehiaketa sistemaren bidez.

Bigarrena.– Enplegu publikoaren eskaintza honetatik eratorritako deialdi-prozesuek publizitate-, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipio orokorrak bete beharko dituzte, eta ahalik eta gardentasun handienarekin garatuko dira.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian dagozkion deialdiak argitaratzean zehaztuko dira deialdi honetan sartutako kategoriak.

Laugarrena.– Nolanahi ere, eskaintza horretatik, legez ezarritako ehunekoa gorde beharko da desgaitasuna duten pertsonek bete beharreko deitutako lanpostuetarako, dagozkien hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarrietan ezartzen diren baldintzetan.

Bosgarrena.– Enplegu publikoaren eskaintza honen xede diren egonkortzeko hautaketa-prozesuak garatzeko jardueren kudeaketa oinarri orokorrek eta dagozkien deialdietako oinarri espezifikoek ezartzen dutenaren arabera egingo da.

Seigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari ematen zaio enplegu publikoaren eskaintza honen bidez deitzen diren egonkortzeko hautaketa-prozesuak kudeatzeko ardura, oinarri orokor eta espezifikoen arabera, eta ahalmena ematen zaio prozesu horiek gauzatzeko behar diren ebazpen guztiak emateko, besteak beste, deitu beharreko lanpostuak zehaztea, epaimahai kalifikatzaileak izendatzea, deialdiak ebaztea eta destinoak esleitzea.

Zazpigarrena.– Sinatzen denetik aurrera izango ditu ondorioak erabaki honek, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako epaitegietan, bi hilabeteko epean, hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana