Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2022ko maiatzaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
2318

26/2022 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariarena, 2022rako aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren ezohiko eskaintza onartzen duen epaitegi honetako osoko bilkuraren erabakia argitaratzeko dena.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legeak aurreikusten du 2022rako, besteak beste, aldi berean bi tasa egongo direla enplegu publikoaren eskaintzarako: batetik, giza baliabideen plangintza eta kudeaketa arrunta egiteko birjarpen-tasa, eta, bestetik, Legetik bertatik eratorritako egonkortze-tasa. Horretarako, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesu bat arautzen du, txanda librean birjartze-tasaren ondoriozkoa baino plaza kopuru handiagoa deituz.

Aipatutako 20/2021 Legearen 2. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, 2022an aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen da eta tasa horrek artikulu horretan ezarritako baldintzak betetzen dituzten egiturazko plazak ere barne hartzen ditu.

Enplegua egonkortzeko ezohiko lan-eskaintza hau 2022ko ekainaren 1a baino lehen onartu eta argitaratu beharko da, 20/2021 Legearen 2. artikuluaren 2. puntuak agintzen duen moduan. Eta lan-eskaintza publiko honetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdia 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratuko da, eta hautaketa-prozesu hau 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaitu.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/88 Legearen 19.arekin loturik 21. artikuluan erabakitakoaren indarrez, Osoko Bilkurak, honako enplegu eskaintza hau onartzeko eskumena duen organoak, hala erabaki du 2022ko maiatzaren 3ko bilkuran eta Lehendakaritzak EHAAra igortzea ebatzi du argitaratu eta ondorioetarako.

Herri Kontuen Euskal Epaitegian 2022an aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren ezohiko eskaintza, honako lanpostu hauetarako:

Funtzionarioak
(Ikus .PDF)

2022an aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren ezohiko eskaintza onartzeko erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 3a.

HKEEko lehendakaria,

ANA HELGUERA LÍBANO.

HKEEko idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana