Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2022ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez egin zen (2022-02-28ko BOE eta 2022-03-11ko EHAA).
2022ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez (2022-02-28ko BOE eta 2022-03-11ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Blanca María Caballero Iglesias andrea (NAN: *45**3*6*) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Ingeniaritza Kimikoa»; Kodea: CUC8/1 – D00112-25, Saila: «Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza»; Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola; Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Ingurumen Ingeniaritza».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2022ko maiatzaren 23a.
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.