Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2022ko maiatzaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2310

IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita kautela-neurria berresten duen Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu duen erabaki bat.

La Bodeguilla del Ballonti, S.L. (B95515425) entitateari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi aipatutako erabakia. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2022ko martxoaren 11n berretsi zela inspekzio sanitarioak jarduera geldiarazteko hartutako kautela-neurria.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamar egun balioduneko epea dute bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko. Epe berean, espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Errekalde zumarkalea 39A, 5. solairua – Aholkularitza juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 / 94 403 17 16.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionean «dies a quo» izango ditu ondorioak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko maiatzaren 19a.

Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTINEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala